Hainbat AEKidek parte hartuko du AEKren V. Didaktika Topaketan, larunbatean (hilak 27) Donostiako Nazaret zentroan. Topaketak hiru atal nagusi izango ditu. Lehenengoan, bi hitzaldi izango dituzte aukeran entzuleek (Joxerra Gartziarena ala Kike Amonarrizena). Ondoren, aurkezpen bat eta interes-talde bi antolatu dira, gai edo arlo zehatz batean interesa duten irakasleentzat.
Lehenengoan, bi hitzaldi izango dituzte aukeran bertaratzen diren irakasle eta didaktikariek: Joxerra Gartziaren Ahozko komunikazioa: aholkuz aholku saioa ala Umorea irakaskuntzan, Kike Amonarriz soziologoak eta telebista aurkezleak eskainia.
Bigarren atalerako aurkezpen bat eta interes-talde bi antolatu dira, gai edo arlo zehatz batean interesa duten irakasleentzat. Honako gaiak jorratuko dira: Primeran materialaren aurkezpena, Jardun bikoa: Zer da? Zer ari gara egiten? eta hirugarrenik, HEOC berria eta AEKren Curriculuma: aldaketak eta ondorio nagusiak.
Amaitzeko, mintzodromoa burutuko dute. Talde txikietan batu eta solasaldia egingo dute, goizean zehar saio eta talde desberdinetan agertutako esperientziak batu eta konpartituko dituzte.
Erantzun
Sartu