ETBk bere denboraldi berria aurkeztu zuen irailaren 3an, “Emozioen festa” lemapean. Hilabeteren buruan, Aldatu Gidoia taldeak denboraldiko edukien irakurketa ezkor eta kezkagarria egin du.
Lau adibide nabarmendu dituzte testu batean Aldatu Gidoia taldekoak.
- Vaya semanita. "Aktore euskaldunak ikusiko ditugu gaztelaniaz lan egiten, beste behin. Euskal Herrian badira aski gidoilari, zuzendari, artista… euskaldun, profesional onak, euskarazko umore saioak egiteko. Erdarazko saio hori ETB1en sustatzen ikusteak min ematen du."
- Klik Belaunaldia. Gaztelaniaz ekoiztu da eta "bertan gazte euskaldunak erdara" jarri ditu EITBk. "Gero, dena erdaraz egin ondoren, euskarara bikoiztu du, euskarazko bertsioa ere izan dadin. Gauza bera: badira aski profesional euskaldun on, asko langabezian, edo prekarizatuak, gauza direnak halako saioak euskaraz egiteko, eta euskararen ikuspegiarekin, gazteak bultzatuko ez dituztenak erdarara lerratzera."
- RH+. "Beste umore saio bat gaztelaniaz. Aktore euskaldun gehiago ikusiko ditugu espainieraz lanean.
- Vascos por el mundo: "Galizan, Katalunian, Valentziako erkidegoan… Beren hizkuntzatan egiten dituzte halako saioak, eta elkarrizketatuek beren hizkuntzan erantzuten dute (baldin badakite, behintzat). “Vascos por el mundo” saioan, beste behin, dena erdaraz izanen da, “agur” eta halakoak kenduta."
Testu osoa irakurtzeko, hemen.
Erantzun
Sartu