Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu
Bilboko Bizilabek bat egingo du datorren azaroaren 14tik 21era ospatuko den 'Bilbao Bizkaia D-week' diseinuaren astearekin. Hain zuzen, diseinuak eta zientzia eta teknologiak bat egingo dute “Argien marrazkilari Bilboko Bizilaben” izeneko lightpainting tailerrean. Diseinu astearekin bat eginez, azaroaren 15ean, ostirala, 18:00-20:00, “Argien marrazkilari”, lightpainting tailerra egingo da. Argazki-kamera eta argiaren bidez marrazki ikusgarriak egiteko tailerra.
Azaroaren 14tik abenduaren 19ra, ostegunetan, 18:00-19:30, Bilbon, Deustuko Udaltegian, Bizilabe gunean. Ginkana zientifiko bat prestatzeko tailerra. Tailer honetan ginkana zientifiko bat prestatuko da denon artean. Horretarako, sormenaren bidez, hainbat desafiori egin beharko zaie aurre eta oinarri zientifiko-teknologikoak barneratuko dira.
Ekimen honek Eusko Jaurlaritzaren, FECYT-en (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología, Ministerio de Ciencia e innovación), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du.
Euskal Wikilarien Kultur elkartearen eta Elhuyarren lankidetzari esker, Wikidatan dauden hizkuntza guztien artean, euskara seigarrena da hitz-erroen (lexemen) kopuruan, bigarrena hitz-formen kopuruan (hitz-erro bakoitza deklinatuta sortzen diren forma guztiak kontuan hartuta), eta hizkuntza nagusia da esanahi-kopuruari dagokionez, ingelesaren, gaztelaniaren eta frantsesaren aurretik, besteak beste.
Elhuyarrek haur eta gazteentzako 'STEAM esperimentuak haurrentzat' esperimentu-liburu berria kaleratu du. 52 esperimentu praktiko eta sortzaile biltzen dira liburuan zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika (STEAM) aplikatuz.
Bilboko Udalak 'Ikertzaileen Europako Gaua' ekimenean publiko guztientzako ekimenak prestatu ditu; familientzat osatutako ekintzen artean, bi tailer eskainiko ditu Bizilabek irailaren 27 eta 28an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Deustuko Udaltegian. https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/bizilabe-bilbo/albisteak/2019-2020-ikasturterako-bizilabe-tailerren-eskaintza-osoa
Zientzia Azoka Elhuyarren ekimena da. Euskal Herriko gazteek garatutako proiektuen azoka da, eta ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko da. Izena emateko epea zabalik da jada.
Ostiral honetan abiatuko da Norteko Ferrokarrillaren denboraldi berria. Astero, Guillermo Roa Zubia Elhuyarreko komunikatzailearen gidaritzapean, Euskadi Irratiko uhinetan egingo du geldialdia: ostiral gauetan, 22:00etan, eta laburunbat arratsaldetan, 15.00etan.
Bilboko BIZILABEk eskolaz kanpo eta ikasturte osorako duen eskaintza zabala da hau. Zientzia eta teknologia alorreko aditu edo ikertzaileen laguntzaz, asmatzaile eta ikertzaile izateko eta esperimentatzeko aukera izango dute gazteek; puntako gaietan eta erronka errealekin egingo dute lan, eta enpresen ereduak bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izango dute. Irailaren 17an eta 25ean doan izango dira tailerrak, Bizilaberen Deustuko egoitzan.
Elgoibarko Udalak 5 urte baino gehiago daramatza udalerriko neska-mutiko txikien aretan teknologia eta zientziarekin erlazionatutako ekimenak sustatzen. Alde batetik, jada ezagunak diren “Robotika dibertigarria” tailer teknologikoak daude eta bestetik, Elhuyarrekin batera, “Bizilabe” izeneko programa berria.
Elgoibarko Udalak urrian jarriko du martxan ekimena udalerriko industria-sektorea sustatzen laguntzeko. Ekintzailetza eta sormena sustatzeaz gain 11 eta 14 urte arteko gazteen artean, BIZILABE sortu du, teknologiaren eta teknikaren alorrean kualifikazio handiko profesionalak sortzeko apustua egiteko xedearekin, eta Elhuyar sortzen ari den Euskal Herriko gazteentzako ikerketa-zentroen sarean kokatu du.
Ekainaren 24tik 28ra gazteentzako zientzia-tailerrak izango dira Bizilaberen Deustuko egoitzan. Izen-ematea 2019ko ekainaren 14 bitartean. Hemen izena emateko formularioa.
Aurtengo Zientzia Azoka jaia maiatzaren 11n izango da, Bilboko Plaza Barrian. DBHko eta batxilergoko 32 ikastetxetako gazteek osatutako 90 proiektu aurkeztuko dira Plaza Barriko arkupe eta erdigunean. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Galiziako, Kataluniako eta Portugaleko taldeak ere izango dira. Zientzia-proiektuak eta proiektu teknologikoak lantzen aritu dira ikasturtean zehar, eta horiek erakutsi eta azalduko dituzte.
CAF-Elhuyar sariketak 25 urte egingo ditu kultura zientifikoa sustatzen, gai zientifiko-teknologikoak gizarteratzen dituzten dibulgatzaile, ikertzaile eta sortzaileen lana aitortuz eta sarituz. Urteurrena ospatzeko, aurten CAFeko egoitzan egingo da sari-banaketa, maiatzaren 15ean.
Elhuyarrek bere lantaldea indartzeko komunikazioan aditua den pertsona bat behar du. Funtzioak:
'Ibaiaren naturarekin jolasean' da tailerraren gaia, eta, gazteek STEAM alorreko zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikako konpetentziak ludikotasunez eta aisialdian garatuz, zientzia eta teknologia alorreko gaiak lantzea da helburua.
Itxuraz eta edukiz berritu dugu Elhuyarren hiztegien webgunea, eta kontsulta-aukera gehiago eskaintzen ditu. 2013an sarean jarri genuenetik, etengabe osatu eta berritu dugu hiztegiak.elhuyar.eus webgunea. Orain, besteak beste 2018ko martxoan egin genuen bazkidetza-kanpainan lortutako ekarpenak baliatuz, beste berrikuntza-sorta bat egin dugu.
Gazteentzako zientzia-erronka tailerra eta umeentzako txiki-zientzia gunea izango da Deustuko jaietan, Bizilaberen eskutik. Jarduerak martxoaren 21ean izango dira, arratsaldeko 17:00etan, Deustuko Botikazahar parkean, ikertzaile errealen zein begiraleen parte hartzearekin.
Egun berezi hori ospatzeko azoka antolatu du Ermuko Udalak herriko plazan, Elhuyarren laguntzarekin. Emakume zientzialariak, plazara! Zientziaz gozatzeko, eguneroko jardun profesionalean zientzialari eta ikertzaile lanean dabiltzan lau emakumeikertzailerekin saioa antolatu du Ermuko Udalak Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean, Lehen Hezkuntzako haurrek esperimentu sinple bezain dibertigarrietan parte hartzeko aukera izan dezaten.
STEAM tailerra ikertzaile errealekin: etxeetarako asmakuntza energetikoak. 2019ko otsaileko tailerra BIZILABEn. Gazteek, STEAM alorreko zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikako konpetentziak ludikotasunez eta aisialdian garatuz, zientzia eta teknologia alorreko asmakuntzak garatuko dituzte. Sormena sustatuta, eta talde-lanean jardunda, gazteek hainbat gailu diseinatu eta eraikiko dituzte tailerretan.