Teknologia albisteak

Elhuyar

Erabiltzailearen aurpegia

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu

Erabiltzailearen artikuluak

2018ko zientzia-albiste aipagarrienak

2018-12-24 : 11:05

Zientzia eta teknologia arloak albiste ugari eman ditu aurten ere. Hona hemen Elhuyar  aldizkarian, Norteko Ferrokarrilla irratsaioan eta Teknopolisen emandakoen artean nabarmendutakoak:

'Kosmetiko ekologikoak' tailerra BIZILABEn, 2019ko urtarrilean

2018-12-20 : 12:23

Kosmetika-produktuak egingo dituzu, produktu naturalak erabiliz: hortzetako pasta, xanpua, ezpainetako baltsamoa, ilerako tinteak, gelatinazko xaboia, bainurako xaboi-ponpa eferbeszenteak… Aldi berean, supermerkatuan aurkitzen diren produktuen etiketak ikertuko ditugu, eta horien atzean dagoena ulertzeko tresnak eskuratuko dituzu. Gero, eraman etxera egindako produktuak!

Gabonetako tailerrak Bizilaben: 'Asmakuntza-fabrika' eta 'CSI tailerra: argitu misterioa!'

2018-11-23 : 08:32

Diseinatu eta eraiki asmakuntzak, gailuak, marrazkilari autonomoak, objektu erabilgarri nahiz ez erabilgarriak. Egunero asmakuntza bat. Edo, nahiago baduzu, misteriozko istorio batean oinarritutako tailerra daukazu; pistei jarraituz enigma bat argitu beharko dute parte-hartzaileek, bakterioei eta genetikari lotutako esperimentuak eginez. Zientzia gustuko baduzu, zatoz, bakarrik edo lagunekin!

Bizilabe festa azaroaren 16an, Zientziaren Astearekin bat eginaz

2018-11-13 : 17:32

Urtean zehar 12 eta 17 urte bitarteko gazteek ikerketa, zientzia eta teknologiako jarduerak burutzen dituzte Bizilabeko tailerretan, eta emaitza hori erakutsiko dute publikoan Bizilabe festan.

Abian da CAF-Elhuyar sariketa. Igo trenera!

2018-10-22 : 16:49

Abian dira CAF-Elhuyar sariak. 2019ko otsailaren 14ra arte aurkez daitezke lanak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak.  25. urteurrena ospatuko du sariketak.

Azaroko "Bizilabe" tailerrean izena emateko epea zabaldu da, 12-15 urte arteko gaztetxoentzat

2018-10-15 : 08:38

App Inventor software librearen bidez, Android mugikorrentzat hainbat aplikazio erreal diseinatzeko aukera emango dizu tailer honek. Aplikazio bat egiteko eman beharreko lehen pausuak eta tresnak aurkeztuko zaizkizue, aplikazio pertsonalizatu bat garatuko duzue, eta mugikorrean instalaturik eroango duzu. Hortik aurrera zuk nahi beste egingo dituzu! Lorea Argarate Zubiak, Telekomunikazio Teknologien ingeniariak, bideratu eta gidatuko du tailer hau.

Irakasleentzako mintegia: "Nola lagundu gazteei STEAM proiektuetan"

2018-10-10 : 08:18

STEAM hezkuntzaren bitartez zientzia-kultura gazteengana gerturatzeko hezitzaile asko ari da lanean, baina askotan ez da erraza hori nola egin asmatzea, eta are gehiago, zientziarekin batera beste zenbait balio landu nahi badira.

Elhuyarren ZIENTZIA AZOKA 2018-2019: izen-ematea jada zabalik!

2018-09-29 : 09:55

2018-2019ko ikasturtean, Elhuyarren Zientzia Azoka proiektuan izena emateko epea zabalik da irailaren 24tik. Izena ematea DOAN da, eta oso erraza: sartu webgunean eta segi jarraibideei. Zientzia Azokaren festa nagusia Bilbon egingo da 2019ko maiatzaren 11n. 

Asteburu honetan hasiko da Teknopolis saioaren denboraldi berria

2018-09-25 : 08:16

20 urtez Zientzia eta Teknologia zabaltzen, modu erraz eta erakargarrian. Larunbatetan ETB1en, eta igandetan ETB2n, 13:30ean.

RESCUE BIZILABE, euskarazko ihes-gela berria gaurtik aurrera Bilbon

2018-09-22 : 10:05

Gaurtik aurrera, larunbatero, ihes-gela berria izango da Deustuan, Bizilabe gunean. 7 urtetik aurrerako neska-mutilentzat egokia da; taldean, bai familian bai lagunekin, egiteko prestatuta dago. 50 minutuko saioak dira.

Abian da Norteko Ferrokarrillaren denboraldi berria

2018-09-15 : 08:39

Gaur abiatuko da Norteko Ferrokarrillaren denboraldi berria. Astero, Guillermo Roa Zubia Elhuyarreko komunikatzailearen gidaritzapean, Euskadi Irratiko uhinetan egingo du geldialdia: ostiral gauetan, 22:00etan, eta larunbat arratsaldetan, 15:00etan

Hizkuntza gutxituak mundu digitalean: nola hobetu bizitasun digitala

2018-07-14 : 09:09

Hizkuntza-aniztasun Digitalaren Europako Proiektua (Digital Language Diversity Project, DLDP) amaitzera goaz. Gasteizen egingo dugu amaiera-ekitaldia, uztailaren 20an, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen 2. Topaketaren ondoren (HIGA!). Ekitaldian parte hartzea doakoa izango da, baina ezinbestekoa da izena ematea. Informazio gehiago, hemen.

Elhuyarrek gaztetxoentzako ‘Bizilabe’ ikerketa-zentroen sarearen proiektua aurkeztu du, Gipuzkoako gazteen artean zientzia- eta teknologia-ikasketak sustatzeko

2018-06-30 : 10:17

Elhuyarrek, erabat kontziente izanik nolako eragina izan dezakeen neska-mutilek zientzia- eta teknologia-gaietan modu autonomoan ikertzeak eta aritzeak haien gaitasunetan, haien etorkizuneko aukeretan eta bizi diren eskualdearen etorkizuneko lehiakortasunean, lanean dihardu 2014tik Bizilabe gazteentzako ikerketa-zentroen sarea martxan jartzeko. Lan horretan, GFAren ‘Etorkizuna eraikiz’ programaren laguntza izan du, Gipuzkoan Bizilabe sarea osatzen hasteko lehen urrats gisa.

Teknopolis-en “Plastikoak txipiroi erara" erreportajea, irabazle Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako IV. sarietan

2018-06-09 : 09:40

Elhuyarrek ekoitzitako Teknopolis saioak telebistaren kategoriako saria jaso du Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako laugarren edizioan, “Plastikoak txipiroi erara” erreportajeagatik.

 

"Xuxen" zuzentzaile ortografiko berritua erabiltzeko prest

2018-05-24 : 10:48

Xuxen zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria Word 2016rekin bateragarria da, eta Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken aldaketak kontuan hartzen ditu. Hainbat euskarritarako bertsioak daude deskargatzeko prest, doan, xuxen.eus webgunean.

Euskal gizartearen egungo balioetatik etorkizunekoak lantzeko udako ikastaroa

2018-05-21 : 14:01

Balioak eta nortasuna euskal gizartearen eraikuntzan” EHUren Uda Ikastaroa eskainiko dute Elhuyarrek eta Agirre Lehendakaria Centerrek elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta. Uztailaren 16an eta 17an izango da, Miramar jauregian, eta bertako zein nazioarteko adituak bilduko ditu, euskal gizartearen eraldaketa positiboa zer baliok edo motibaziok sustatu duten aztertzeko, eta horiek Europako eta Afrikako beste esperientzia batzuekin alderatzeko asmoz.

Zientzia gizarteratzeko ahaleginari aitortza, banatu berri diren CAF-Elhuyar sarietan

2018-05-17 : 16:39

Maiatzaren 16an izan da CAF-Elhuyar sariak banatzeko ekitaldia. Alaitz eta Iraia Etxabide Etxeberria, Miguel Querejeta Pérez, Iñaki Odriozola Larrañaga eta Josu Lopez Gazpio dira sarituak. Ander Gortazar Balerdik eta Jacek Markusiewicz-ek jaso dute beka, “Bastartak!” proiektua garatzeko; eta Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkariarentzat izan da Merezimendu Saria. 71 lan jaso dira; eta parte-hartzaileen artean genero-oreka egon da.

Arkeologia, kosmetiko ekologikoak eta mugikorretarako aplikazioak Bizilaberen ekaineko tailer-eskaintzan

2018-05-12 : 11:16

Zientziak, teknologiak eta aisiak bat egingo dute ekainaren 25-29 bitartean Bizilabe tailerretan. 12-17 urteko gazteentzako tailerrak Deustuko Udaltegian izango dira, Elhuyarrek sustatuta eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

 

Zientzia Azokako ikertzaile gazteek eta haien proiektuek Bilboko Plaza Barria bete dute asteburuan

2018-04-23 : 18:28

Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka 12-18 urteko ikasleek egindako proiektu zientifikoen azoka da. Helburua, berriz, gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da. Ikasleek ikasturtean zehar egindako proiektu zientifiko eta teknologikoak (90 proiektu) aurkeztu dira asteburuan Bilbon egindako azokan.

Aurkeztu da, larunbatean, apirilaren 21ean, egingo den 'Zientzia Azoka 2018', gazteen zientzia eta teknologia proiektuen topagunea

2018-04-19 : 08:22

Ikertzaile gazteek urtean zehar landutako 90 proiektu zientifiko eta teknologiko aurkeztuko dira larunbatean Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan. Apirilaren 21ean, egun osoz, zientzia-tailerrak, gazteen stand-ak, eta ikertzaile profesionalen gunea izango dira, eta kultura zientifikoz disfrutatu ahalko da Bilboko Plaza Barrian

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››