Azaroaren 14tik abenduaren 19ra, ostegunetan, 18:00-19:30, Bilbon, Deustuko Udaltegian, Bizilabe gunean. Ginkana zientifiko bat prestatzeko tailerra. Tailer honetan ginkana zientifiko bat prestatuko da denon artean. Horretarako, sormenaren bidez, hainbat desafiori egin beharko zaie aurre eta oinarri zientifiko-teknologikoak barneratuko dira.
Ekimen honek Eusko Jaurlaritzaren, FECYT-en (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología, Ministerio de Ciencia e innovación), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du.
Xehetasunak:
Izen-ematea eta leku-kopurua:
2019ko azaroaren 7a bitartean, lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da. Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena. Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
Hemen izena emateko formularioa.
Erantzun
Sartu