Teknologia albisteak

STEAM esperimentuak haurrentzat, liburuan

Erabiltzailearen aurpegia
2019-10-02 : 12:21

Elhuyarrek haur eta gazteentzako 'STEAM esperimentuak haurrentzat' esperimentu-liburu berria kaleratu du. 52 esperimentu praktiko eta sortzaile biltzen dira liburuan zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika (STEAM) aplikatuz.

Ondo pasatzen dugun bitartean, STEAM esperimentuak haurrentzat liburuan ze STEAM kontzeptu lantzen ditugun azaltzen da labur-labur, ikertzen ari garen gaiari buruzko hiztegia eta beste ideia batzuk aurkeztuz. STEAM kontzeptuez jabetzea errezeta bati jarraitzea bezain erraza da.

Esperimentu bakoitzak atal hauek ditu:

  • behar den materiala
  • segurtasun-jarraibideak
  • jarduera osagarriak esperimentuan sakontzeko, jakin-mina eta asmamena sustatzeko eta problemak ebazten laguntzeko
  • Ondo pasatzen dugun bitartean lantzen diren STEAM kontzeptuak

Prezioa 17,5 €

www.elhuyar.eus/denda / eskaerak@elhuyar.eus 

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago