Teknologia albisteak
5

Sokatiralari euskaldunak, txinerazko film batean protagonista

2013-06-07 : 13:18

Euskal Herriko emakumezkoen sokatira talde baten parte hartzea izan duen film bat egin du Taiwango Gobernuak. Hango Kultura Ministerioak gonbidatuta, Badaiotz emakumezkoen taldeko kideak hara joan ziren iazko udazkenean, grabaketan parte hartzeko.

Taiwango zinema aretoetan ikusgai egon ondoren, Zhang Borui zinemagileak zuzendutako filma munduko bazter guztietan ikus daiteke orain, Youtube bidez.

Astebetez, hautatutako kirolariz eta teknikariz osatutako 20 bat laguneko taldea Asiako herrialde hartara joan zen, gastu guztiak ordainduta, han Step Back to Glory filmaren grabaketan parte hartzeko.

Filmak (bi orduko iraupena dauka eta mandarin-txineraz da) Taiwango sokatiralari baten gorabeherak kontatzen ditu. Bere taldeak Munduko Txapelketa irabazi zuen 2010ean. Garai horretan hasi zen forma hartzen Badaiotz taldeko neskei (gastu guztiak ordainduta) filmaren grabaketan parte hartzeko Taiwanera joateko gonbita egiteko asmoa.

Euskal sokatiralarien irudi gehienak 1:45:50 puntuan agertzen dira filmean; une horretan, Taiwango sokatiralarien aurka indarrak neurtzen ikus daitezke.

Badaiotz taldeak 2002an irabazi zuen, lehen aldiz, Munduko Sokatira Txapelketa; Irlandako Cork herrian izan zen. Harrezkero, urrezko 6 domina eta zilarrezko 3 erdietsi ditu munduko txapelketetan.

Harremanetarako: elgeamendi@yahoo.es

Erantzunak

2013-06-07 : 14:22

Bitxia benetan! Gustatu zait, baina a ze aldea dagoen Badaiotzeko nesken eta filmeko protagonisten aldean! Soka heltzeko plantan bakarrik igartzen da nortzuk diren benetako kirolariak!

Animo neskak!

2013-06-07 : 19:44

Ikurriña asko agertzen dira bideoan. Italiako, Frantziako, Irlandako, Ingalalaterrako banderak ere agertzen dira. Filmean, finalistak horiek izango dira... Espainiako banderarik ez dut bat ere ikusi.

Frontoiaren erdian Hego Koreako bandera erraldoi bat dago. Filmean, finala bertan ospatzen dela suposatzen dut...

2013-06-07 : 21:12

Polita litzateke film hau azpitituluekin euskaratzea. Izan ere, ez bada horrela, nola disfrutatu Euskal Herrian film hau? Ez dirudi gure erdaretan bikoizteko edo aretoen zirkuitora iritsiko denik.

Eta, aldiz, hor dago BitTorrent-en; eta ingelesezko azpidatziak ere prestatu dituzte:

http://thepiratebay.sx/search/step%20back%20to%20glory/0/99/0
http://subscene.com/subtitles/step-back-to-glory-2013-bluray-720p

Filmari erreparatuta, gaztetxo asiarren film kitsch bat edo superazioko istorio topiko bat izango da, beharbada (ikus kartel zoragarri parea behean itsatsita), edo agian ez, agian harribitxi bat da, ez dakigu! Baina agian bati baino gehiagori sartuko zaio ikusteko gogoa.

Animatuko gara itzultzera elkarlanean?

2013-06-28 : 15:54

Prest daude jada sokatira film txinatar honen euskarazko azpitituluak! Badaiotz taldeak berak lagundu du terminologiarekin, eta hiru lagunen artean itzuli da: http://azpitituluak.com/euskaraz/1372347359

Joxe Aranzabalek bere blogean ere hitz egin du filmaz:
http://blogak.goiena.net/faroa/2013/06/28/step-back-to-glory-euskaraz/

Jaitsi torrentetik, eta ikusi http://thepiratebay.sx/search/step%20back%20to%20glory/0/99/0

2014-04-09 : 11:06

Info baliotsua ematen duzu zure artikuluak gustatzen zait. Egingo dut laster-marka zure
weblog eta egiaztatu berriro hemen aldizka. Nahiko ziur gauza berri asko ikasiko dut hementxe nago!

Zorte onena hurrengoa egiteko!

Hemen Nire Webgunea: http://www.fullmovie7.com/

Erantzun

Sartu