Black Mirror, Reality TV kontzeptuaren inguruko muturreko fikzioak
2013-03-11 10:45
Lehen atala inpakto handikoa izan zen, bereziki. Ingalaterrako printzesa bat bahitu dute eta askatzeko eskaera zehatza da: Erresuma Batuko lehen ministroak telebistan zuzenean sexua izan behar du zerri batekin. Horri egiten dio erreferentzia kartel honek:

Bigarren denboraldian itzulitako atalak ere ez dira txarrak. Emandako azken biak dira euskaratu direnak ('Waldoren ordua' itzuli du Ana Malagonek, eta 'Hartz Zuria' Luistxo Fernandezek), baina azkenengoetatik has zaitezkete lasai, eta gero hasierakoetara jo.
Gozatu Black Mirror euskaraz, eta atal gehiagorekin inor animatzen bada, ongi etorria izango da.
Erantzunak kargatzen...