Maskarak: Ixotz Louyest eta Ainara Ruiz transexual euskaldunen bizipenak
Maskarak izeneko dokumental laburrak kontatzen ditu Ixotz Louyest eta Ainara Ruiz transexual euskaldunen bizipenak. Eguneraketa, 2012.06.28: Sustatu berrizteko prozesuk ordu batzuk hartu behar dizkigula ematen du, eta bitartean, gaur, LGTB Harrotasunaren egunean maiatzean atera genuen bideo hau berreskuratuko dugu portadan gera dadin. Zorionak Ixotz eta Ainara, eta LGTB komunitate guztia!!
Bai, laburreko protagonistak, Ixotz Louyest eta Ainara Ruiz transexualak, bikote dira.
Dokumentalaren egileak dira Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioko 3. mailako hurrengo ikasleak: Ander Bolibar, Ariane Irazusta, Miren Ormazabal eta Oihan Vitoria.
Maskarak dokumentalak irabazi berri ditu bi sari Huhezinema 2012an Ikasleen lehiaketa atalean: Film labur onenari dagokion saria (Epaimahaiaren saria) eta Film labur dokumental onenaren saria (Publikoaren saria).
Saritutako lanen zerrenda osoa eta lehiaketaren gaineko informazioa: Huhezinema 2012. Gaiaren gaineko erreportajea, MUtelebistan.
Erantzunak kargatzen...