Sustatu logoa Teknologia albisteak

Allen Ginsberg-en Ulua, Harkaitz Canoren ahotsean

Azpitituluak Euskaraz
2012-10-30 09:50

Allen Ginsberg-en lehen liburua izan zen Ulua eta beste poema batzuk. Auzitegietan salatu zuten lizunkeriagatik, eta epaiketa izan zen. Epaiketa hori, Ginsberg-en historia, eta batez ere, poema bera, Howl/Ulua, kontatzen du 2010eko film batek, Howl-ek, hain zuzen.

Pelikulan, James Franco aktoreak ederto errezitatua, batzuetan taberna batean, besteetan animazioarekin lagunduta, poema ageri zaigu, hori baita filmaren ardatza, epaikearekin nahastua (abokatua Jon Hamm aktorea da, Don Draperren papera egiten duena Mad Men telesailean).

Howl itzulia zegoen euskarara, Harkaitz Canori esker. Eta baimena eskatu zitzaion udan azpidatzietan sartzeko bertsoak. Ez hori bakarrik: filman ageri diren bi poema, Uluaren 4. zatia edo Uluari oin-oharra eta amaierako blues bat, lantxo horretarako itzuli zituen Canok. Bide batez,  Uluari Oin-oharra Mikropilulak blogean argitaratu zen.

Orain, Xerezaderen Artxiboa literatur podcasterako grabatu du Ulua Harkaitz Canok. 45 minutu gogoangarri. Goian, pasarte txiki bat besterik ez. Ana I. Morales artxibozainak sarrera bat ere gehitu dio poemari.

Hemen beheko filmaren pasarte animatuetako batean, Canori hartutako pusketaren parekidea, poemaren hasiera ingelesez, James Francoren ahotsean.

Laburbilduz, beraz, horra esteka guztiak:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu