Teknologia albisteak

AEDelkartea

Erabiltzailearen jarduna

Zer Justizia Euskararentzat?

2016-03-19 : 10:56

Euskaldunontzat gauza jakina da Justizia Administrazioak, oro har, gure hizkuntza eskubideekiko erakusten duen ardura falta. Hizkuntza Gutxituen Europako Itunaren jarraipen taldeak ere arlo horretan atzeman ditu euskara erabiltzeko oztoporik larrienak duela hilabete eskas kaleratu duen txostenean. Egia da aipatu taldea Espainiako Gobernuaren jardunarekiko espresuki ageri zela kexu. Hala eta guztiz ere, ezin dugu esan EAEko Justizia Sailetik jasotzen dugun tratua txalogarria denik. Horren adibide, Arrasateko Euskalgintzatik zein Udaletik azkeneko bi urteotan egin dizkiogun eskaeren aurrean erakutsi dituen axolagabekeria eta errespetu eza.  

Euskarazko Palindromoen 4. lehiaketa deitu du AED elkarteak

2013-12-19 : 09:13

Gaur hasi eta 2014ko otsailaren 15a bitartean, Euskal Herriko Palindromo onena sortzeko gonbitea luzatzen dizuegu Arrasateko AED elkartetik. Aurtengoarekin lau dira lehiaketak bete dituen edizioak.

1

Nobel-truk, Jokin Zaitegi itzulpen bekari eusteko ekimena abian da

2013-11-14 : 10:19

Arrasateko AED elkarteak Nobel-truk abiarazi du Jokin Zaitegi itzulpen bekari  ekonomikoki eutsi ahal izateko. Kutxa Fundazioak urtetan emaniko babesa ukatu dio aurten Literatura Nobel sarien obra euskarara ekartzea helburu duen ekimenari eta, ondorioz, euskaltzale eta kulturzaleei egiten die dei AEDk, diru-ekarpenak eginez sariketa bultza dezaten. Ekimena bizirik mantentzeko beste diru iturri batzuk jorratzen ere badabil elkartea, baina bere etorkizuna deialdi honek jasotzen duen erantzunaren baitan dago hein handi batean.

Berriaren aldeko ZIZTADA JAIA zapatuan, Arrasateko Amaia Antzokian

2013-01-17 : 17:19

Datorren zapatu honetan, ZIZTADA JAIA egingo da Arrasateko Amaia Antzokian, BERRIA taldearen proiektua ezagutarazi eta bultzatzeko asmoz. Ekitaldia Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok gidatuko dute eta bailarako hainbat artista eta kirolari izango dira protagonistak. Oihana Kortazar, Alberto Iñurrategi, Manex Agirre, Bea Asurmendi...

2

Aiora Jaka eta Maialen Marin, 26. Jokin Zaitegi Sariketaren irabazle

2013-01-17 : 10:07

Aiora Jaka eta Maialen Marin donostiarrek irabazi dute Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen sariketa; halaxe erabaki du Rafa Egiguren, Miren Ibarluzea eta Jesus Mari Olaizola Txiliku idazle eta itzultzaileek osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko hogeita hiru lanen artean. Azpimarratzekoa da lau hautagai, tartean irabazleak, zuzenean aritu direla txineratik, euskal itzultzaileen mailak eta txinatar kulturaren ezagutzak egin duten gorakadaren seinale.

III. Euskal Herriko palindromo lehiaketa deitu du AED elkarteak

2012-12-29 : 10:07

Euskal Herriko Palindromo lehiaketaren 3. edizioa abian da. 2010ean antolatu zuen Arrasateko AED elkarteak lehenengoa eta aurtengoan ere Euskal Herriko eta Arrasateko palindromo onenak sarituko ditu. Euskal Herriko palindromo onenarentzat, Debako Txindurri-Iturri  nekazalturismo/sagardotegiak oparitutako bi lagunentzako sagardo afaria, logela eta gosaria. Arrasateko onenak aldiz, Txondorra erretegiak oparitutako bi lagunentzako afaria irabaziko du.

1

Kike Amonarriz: "Gazte batzuek ez lukete euskaraz hitz egingo euskañolik egongo ez balitz"

2012-12-21 : 10:09

“XXI. Mendeko euskaldunak: nola ari diren aldatzen gauzak, kamarada!” izenburupean, hizkuntzaren egoera eta etorkizunari buruzko irakurketa zabal bezain zehatzarekin itxi zuen herenegun Kike Amonarrizek Arrasateko AED elkarteak antolatutako “Lau begiratu euskararen norabideari” zikloa. Tolosarra elkarrekintza etengabean aritu zen publikoarekin – 70 lagun inguru- eta ez zien, ez, kale egin saio umoretsu bat espero zutenei. Hitzaldia bertatik bertara edo Goiena.net-etik jarraitzeko aukera izan ez zenutenok hementxe duzue kronika, Mondraberri atari digitalak eskuzabal utzitako argazkiekin osaturik.

Kike Amonarriz, hitzaldia AEDrentzat

Jon Sarasua: “Herri ekimenaren bulkadak sortutako sare ikaragarria daukagu prekarioki hizkuntzari eusten”

2012-11-30 : 11:02

AED elkarteak antolatutako Lau Begiratu hitzaldi zikloan parte hartu zuen Jon Sarasua aretxabaletarrak asteazkenean, Norabideari buruz dozena bat gogoeta egitera gonbidatuta. Euskalgintza “lausoaldi moduko batean” ikusten du Sarasuak eta funtsezko deritze, direkzio zuzena hartuko badu, “komunitatearen geruza ehundu, diskurtso autonomo bat garatu eta estrategia beregaina garatzeari”.

Jon Sarasua AED hitzaldian



1

Mo Yan euskarara ekartzeko Jokin Zaitegi itzulpen beka deitu dugu

2012-11-26 : 20:54

Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak XXVI. Jokin Zaitegi Sariketa deitu dugu, aurtengo Literaturako Nobel saridunaren ipuin-bilduma euskarara ekartzeko asmoz. Beka eskuratu ahal izateko aurkeztu beharreko itzulpena abenduaren 20a baino lehen bidali behar da AED elkartera eta lasai txineraz tutik ere ez badakizue, ingelesezko eta frantsesezko bertsioak ere eskura jarri dizkizuegu eta. Jarraian oinarriak osorik. 

5

Pako Aristi: “Hizkuntzen arteko elkarbizitzarik ez da existitzen”

2012-10-26 : 11:42

Ataka estuan jarri gintuen Pako Aristik Arrasateko AED elkarteak antolatutako “Lau begiratu euskararen norabideari” zikloaren barruan eman zuen hitzaldiaren amaierarako. “Gure egoeran” gaudela, “bai indibidualki, bai kolektiboki, bai kulturalki eta bai politikoki” ezinbestean erantzun beharreko dilema baten atarian: zer nahi dugu euskaldunok, “borondatezko politika baten ondoren euskara desagertzea ala derrigorrezko politiken ondorioz euskara bizirik mantentzea?”.

Pako Aristi AED-ren hitzaldi zikloan

7

Lorea Agirre: “Euskaldun izatea eraikuntza eta hautu kontziente bat da”

2012-09-27 : 14:01

Lorea Agirre kazetari eta antropologo goierritarrak altu jarri du galga Arrasateko AED euskaldunon elkarteak antolatutako “Lau begiratu euskararen norabideari” zikloan. Hitzaldia bertatik bertara jarraitzerik izan ez zenutenok laster izango duzue sarean ikus-entzuteko parada. Bien bitantean, hona hemen ekitaldiaren kronika moduko bat, Agirreren jardun kondentsatua ahalik eta leialen hartu eta emateko ahalegin xumean.

2

Lau begiratu euskararen norabideari, hitzaldi zikloa

2012-09-11 : 13:04

Arrasateko AED euskara elkarteak antolatuta, "Lau begiratu euskararen norabideari" hitzaldi zikloa egingo da udazkenean. Lorea Agirre kazetari eta Huheziko "Sorguneak" taldeko kidea izango da lehenengo gonbidatua, irailaren 25ean. "Nor izateko" hitzaldia eskainiko du, arratsaldeko 7etatik aurrera, Kultur ateko Jokin Zaitegi aretoan. Ondoren, Pako Aristik, Jon Sarasuak eta Kike Amonarrizek hartuko dute lekukoa, urrian, azaroan eta abenduan, hurrenez hurren.