Euskalgintzako Jardunaldien antolakuntza: atzo, gaur eta bihar
Egitaraua
10:00. Irekiera ekitaldia. Patxi Baztarrika Jn., Hizkuntza Politikarako sailburuorde txit gorena,
10:20. Baztarrika jaunarentzako zorionak. Belaunikatze zeremonia kolektiboa. Hitzordu eskaerak.
10:40. Maite Goñi: "10 best practices in online teaching from the standpoint of a student-teacher", gehi, extra bonus gisa, "29 Free Moodle Video Tutorials"
11.20. Luistxo Fernandez: "Programa zabaltzeko formatu egokiak, JPG ala PDF?"
11.40. "Ahaztu flashmob eta lipbdubak, itzuli sustraietara: Aurkezpeñak eta kartelzpeñak, aldaketaren motore" Hizlari: Goio Arana. Aurzkepeñako attrezzoa edo "nazimentu biziduna": AEDeko jubilatu sekzioa.
12.00. Angelusa, Mitxelena XVI.arekin
12.05. Saio praktikoak, tailer paralelo laburrak.
- A Aretoa: Nola egin bilerak (Koordinazioa: Elhuyar Fundazioa).
- B Aretoa: Nola egin biltzarrak (Koordinazioa: Topagunea).
- C aretoa: Nola egin elkarretaratzeak (Koordinazioa: EKE).
- D aretoa: Nola egin asanbladak (Koordinazioa: Usansoloko Zero Zabor Plataforma)
13.45. Iparraldearen oren laurdena: Jenofa Berhokohirigoin: "Noiz bazkaltzen da hemen?"
14.00. Pintxo-networking-pote tematikoa.
15.00. Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nagusia. Keynote address: "Hurrengo geltokia, Independentzia". Proposamen zehatz bat, laburpen exekutiboa hemen.
15.05. Joxe Rojas: Txostengintza 2.0 baliabideak: nola ekarri 60 orriko txostena 140 karakteredun txio interesgarri batera.
15.30. Mahaingurua: Emakumea eta jardunaldiak. Partaideak: Beñat Sarasola, Hedoi Etxarte, Josune Estilist. Moderatzailea: Imanol Galfarsoro.
16.30. Vicent Partal: "Hemen nago berriz ere, gustu handiz etorri naiz Donostiara, Kataluniako berri onak azaltzera. "
16.45 Itxiera ekitaldia: Pailazoen laburpena, Txirri, Mirri eta Marimotots. Integrazioaren izenean.
17.00. Amaitu ondorengo edari edo pintxoa kafetegian. Eztabaida: "Zein eragileri dagokio lehen (eta ohikoa denez, azken) erronda hau ordaintzea?"
Erantzunak kargatzen...