AEDelkartea
Artikuluak
Zer Justizia Euskararentzat?
Euskaldunontzat gauza jakina da Justizia Administrazioak, oro har, gure hizkuntza eskubideekiko erakusten duen ardura falta. Hizkuntza Gutxituen Europako Itunaren jarraipen taldeak ere arlo horretan atzeman ditu euskara erabiltzeko oztoporik larrienak duela hilabete eskas kaleratu duen txostenean. Egia da aipatu taldea Espainiako Gobernuaren jardunarekiko espresuki ageri zela kexu. Hala eta guztiz ere, ezin dugu esan EAEko Justizia Sailetik jasotzen dugun tratua txalogarria denik. Horren adibide, Arrasateko Euskalgintzatik zein Udaletik azkeneko bi urteotan egin dizkiogun eskaeren aurrean erakutsi dituen axolagabekeria eta errespetu eza.
Euskarazko Palindromoen 4. lehiaketa deitu du AED elkarteak
Nobel-truk, Jokin Zaitegi itzulpen bekari eusteko ekimena abian da
Berriaren aldeko ZIZTADA JAIA zapatuan, Arrasateko Amaia Antzokian
Datorren zapatu honetan, ZIZTADA JAIA egingo da Arrasateko Amaia Antzokian, BERRIA taldearen proiektua ezagutarazi eta bultzatzeko asmoz. Ekitaldia Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok gidatuko dute eta bailarako hainbat artista eta kirolari izango dira protagonistak. Oihana Kortazar, Alberto Iñurrategi, Manex Agirre, Bea Asurmendi...
Aiora Jaka eta Maialen Marin, 26. Jokin Zaitegi Sariketaren irabazle
III. Euskal Herriko palindromo lehiaketa deitu du AED elkarteak
Euskal Herriko Palindromo lehiaketaren 3. edizioa abian da. 2010ean antolatu zuen Arrasateko AED elkarteak lehenengoa eta aurtengoan ere Euskal Herriko eta Arrasateko palindromo onenak sarituko ditu. Euskal Herriko palindromo onenarentzat, Debako Txindurri-Iturri nekazalturismo/sagardotegiak oparitutako bi lagunentzako sagardo afaria, logela eta gosaria. Arrasateko onenak aldiz, Txondorra erretegiak oparitutako bi lagunentzako afaria irabaziko du.
Kike Amonarriz: "Gazte batzuek ez lukete euskaraz hitz egingo euskañolik egongo ez balitz"
“XXI. Mendeko euskaldunak: nola ari diren aldatzen gauzak, kamarada!” izenburupean, hizkuntzaren egoera eta etorkizunari buruzko irakurketa zabal bezain zehatzarekin itxi zuen herenegun Kike Amonarrizek Arrasateko AED elkarteak antolatutako “Lau begiratu euskararen norabideari” zikloa. Tolosarra elkarrekintza etengabean aritu zen publikoarekin – 70 lagun inguru- eta ez zien, ez, kale egin saio umoretsu bat espero zutenei. Hitzaldia bertatik bertara edo Goiena.net-etik jarraitzeko aukera izan ez zenutenok hementxe duzue kronika, Mondraberri atari digitalak eskuzabal utzitako argazkiekin osaturik.

Jon Sarasua: “Herri ekimenaren bulkadak sortutako sare ikaragarria daukagu prekarioki hizkuntzari eusten”
AED elkarteak antolatutako Lau Begiratu hitzaldi zikloan parte hartu zuen Jon Sarasua aretxabaletarrak asteazkenean, Norabideari buruz dozena bat gogoeta egitera gonbidatuta. Euskalgintza “lausoaldi moduko batean” ikusten du Sarasuak eta funtsezko deritze, direkzio zuzena hartuko badu, “komunitatearen geruza ehundu, diskurtso autonomo bat garatu eta estrategia beregaina garatzeari”.

Mo Yan euskarara ekartzeko Jokin Zaitegi itzulpen beka deitu dugu
Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak XXVI. Jokin Zaitegi Sariketa deitu dugu, aurtengo Literaturako Nobel saridunaren ipuin-bilduma euskarara ekartzeko asmoz. Beka eskuratu ahal izateko aurkeztu beharreko itzulpena abenduaren 20a baino lehen bidali behar da AED elkartera eta lasai txineraz tutik ere ez badakizue, ingelesezko eta frantsesezko bertsioak ere eskura jarri dizkizuegu eta. Jarraian oinarriak osorik.

Pako Aristi: “Hizkuntzen arteko elkarbizitzarik ez da existitzen”
Ataka estuan jarri gintuen Pako Aristik Arrasateko AED elkarteak antolatutako “Lau begiratu euskararen norabideari” zikloaren barruan eman zuen hitzaldiaren amaierarako. “Gure egoeran” gaudela, “bai indibidualki, bai kolektiboki, bai kulturalki eta bai politikoki” ezinbestean erantzun beharreko dilema baten atarian: zer nahi dugu euskaldunok, “borondatezko politika baten ondoren euskara desagertzea ala derrigorrezko politiken ondorioz euskara bizirik mantentzea?”.
