Teknologia albisteak
1

Gureaz Blai irratsaioa

2012-10-02 : 11:14

Info 7 Irratiak programazio berriarekin eman dio ongietorria udazkenari eta tartean GUREAZ BLAI! irratsaioa ekoiztuko du EMUNekin batera. Mintzatuko gara euskaldunon kezken inguruan?  Hitz egingo dugu euskaldunon sentimentuez gure hizkuntza nonahi erabiltzen dugunean? Konpartituko ditugu egoera horiek gainditzeko baliabideak? GUREAZ BLAI! Ordu erdiko irratsaioak horretarako aukera emango digu. Gaur asteartea lehen saioa, 13:05ean.

Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa da, euskaldunei euskaraz bizitzeko deia eginaz eta hizkuntza ikuspegitik, herritar kontziente aktibo bilakatzen lagunduz. Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako irratsaioa da.

Guzti hau ordu erdiko irratsaio bixi eta arinean. Asteartero, 13:05ean, urriaren 2tik aurrera.

 

Erantzunak

2012-10-02 : 18:06

Zorionak eta milesker Info7-ri eta EMUNi ekimenagatik. Gaurko lehenengo saioa entzun dugu eta gustura entzun ere! Beharbada, gure iritzia ez da oso periodistikoa izango batzuentzat, azken batean "euskararen taliban astun" horietako batzuk baino ez garelako... Nolanahi ere, saioaren jarraitzaile finak izango gara eta horretara animatzen zaituztegu besteok, euskaraz bizi gura baduzue behinik behin... Biziko bagara busti beharra daukagulako!

Erantzun

Sartu