Lau begiratu euskararen norabideari, hitzaldi zikloa
2012-09-10 19:04
Pako Aristi kazetari eta idazlea urriaren 23an hurbilduko da Kultur atera, "Euskara, hizkuntza bat bere bakardadean" hizpide hartuta.
Azaroaren 28an, berriz, Jon Sarasua polifazetikoa izango dugu hizlari, "Norabideari buruz dozena bat gogoeta" eskaintzeko.
Kike Amonarrizen txanda abenduaren 19an iritsiko da (HASIERAN 13an programatua, gero ZUZENDUA). Telebista gizon eta soziolinguista tolosarrak "XXI. mendeko euskaldunak: nola ari diren aldatzen gauzak, kamarada" kontatuko digu, tonu umoretsu eta baikorrean, seguru.
Horixe bada, AEDren gonbitea, Arrasatetik. Saio guztiak ordu eta toki berean izango dira: arratsaldeko 7etan, Kultur ateko Jokin zaitegi aretoan.
Erantzunak kargatzen...