Geroa Bairekin ohikoa zen Osasunbideko deialdietan atzerriko hizkuntzak puntuatzea eta euskara ez puntuatzea "eremu ez-euskaldunean"; orain, PSN koxka bat haratago joan da, eta gauza bera egin du “eremu mistoan”.
Ostegunean elkarretaratze zaratatsua eginen dute, 18:00etan, Udaletxe plazan. Une horretan euskarazko haur eskolen aldeko mozioa eztabaidatuko dute Iruñeko udalbatzan.
Administrazioan Euskaraz Taldeak dei egiten du mobilizazio hauetan parte hartzera. Euskalgintza aktiboak soilik lortuko du arazoak konpontzea. Ez dago pentsatzerik beste edozeinen eskutan utzita berez konponduko direnik.
2020-02-05: Nafarroako Arartekoak baztertu zuen Eguesibarko Udalak ofizial administrari lanpostuetarako euskara % 6 puntuatzea, herritarrekiko harreman zuzenik ez dutelako- Zaila da sinestea udal nolabait txiki batean ofizial administrarien lanpostuetan herritarrekiko harremanik normalean ez dela izanen (noizean behin izanen dela argudiatzen du Udalak). Borondate murriztailea ikusten dugu guk.
Iruñean Navarra Suma dago alkatetzan. Antsoainen, ordea, EH Bildu. Antsoainen duen jarrera ulertzen duenik ba al da? Eta dena, euskaraz dakiten hezitzaileak ez kontratatzegatik. “Diskriminazioa” omen da. Navarra Sumaren diskurtsoa erabat bereganatuta.
Epai horrek botereen banaketa apurtzen du. Parlamentuaren funtzioa legeak egitea da, eta Gobernuaren lana da horiek garatzea. Epaileen lana, ordea, da legeak eta Dekretuak betearaztea. Epaileak, ordea, horrela jokatuta, Parlamentuaren eta Gobernuaren gainetik jartzen dira, eta haiek agintzen dute zuzenean. Euren funtzioa gainditu dute, euskara eta euskaldunok kaltetzeko asmoz, beti egiten duten bezala.
Bistan da ETBko azkeneko urteetako zuzendariek iparra guztiz galdurik dutela, eta ahaztu dutela zer eginkizun izan behar duen ETBk euskara berreskuratzeko eta sustatzeko.
ETBn duela urte asko hartu ziren bi erabaki inportante, aitortu gabeak: Bata, helduen fikzio guztia espainieraz ematea (salbuespen urriekin), eta bestea, euskarazko bikoizketa hiltzen uztea (ETB izan dezake ia bezero bakarra). Egoera salatzeko BIEUSE Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak bikoizketaren aldeko sinadura bilketa hasi du, galdera hau zuzentzeko Eusko Legebiltzarrera: bikoizketa desagertzen utzi behar dute Gobernuak eta ETBk ?
Garai iluna datorkio euskarari UPNrekin, baina, euskarari dagokionez, aldaketaren aldeko gobernu taldearen bukaera ez da oso ona izan. Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantza 2019ko maiatzaren 29an sartu zen indarrean, eta, ordutik, zazpi lan deialditan urratu da, UPNk alkatetza berreskuratu aurretik.
Aplikazio informatikoaren azterketa, Dekretua eta Hizkuntz Plangintzaren ondoren lortutako emaitza hauxe izan da: 2019an informazioa berriz gaztelania hutsean jasotzea.
Aldaketaren aldeko gobernu taldearen azken erabakiarekin euskarazko haur eskolak auzo guztietan zabaltzea ia ezinezkoa bihurtu da. Hezitzaileen 91 lanposturen deialdiak euskarazko eta gaztelaniazko postuak finkatuko ditu. Plantilla oztopo gaindiezina izanen da euskarazko eskaintza zabaltzeko.
Ez da Nafarroako Administrazio Auzitegiaren funtzioa zehaztea zein lanpostutarako behar den euskaraz jakin eta zeinetarako ez. Eremu mistoko Administrazioen ahalmena da hori.
Alegazio guztietatik bakarra onartu da, baina eragin zehatza izanen duena. Euskaraz jakitea beharrezkoa ez denean, merezimendu gisa baloratuko da: % 10 jendaurreko lanpostuetan, eta % 5 gainerako lan deialdietan.
“Espainia aberatsa izanik mintzaira-moldez, bereziki errespetatu eta zainduko da kultura-ondare hori”. Hala dio Espainiako Konstituzioaren 3.3 artikuluak, baina argi dago baliorik gabeko hitzak direla Espainiako Gobernuarentzat eta Espainiako Arartekoarentzat.
Nafarroako Gobernuaren Administrazioan sartzeko lan deialdietan, egoera ez da aldatu UPNren Gobernuekin alderatuta. 2015-2019ko agintaldia amaitzen ari da. Administrazioa sartzeko lan deialdietan, euskararen balorazioari dagokionez, aldaketaren aldeko Nafarroako Gobernuaren bilana egiteko tenorea da. Euskaraz jakitea ia ez du eskatu. Ez da harritzekoa, hezkuntzatik kanpoko lanpostuen % 1ak baino gutxiagok baitu euskarazko hizkuntz profila. Aurreko agintaldiko kopuruaren antzekoa, alegia.
Nafarroako Gobernuari, Iruñeko Udalari, Estatuko Administrazioari eta Justizia Administrazioari eskatzen dieguna hauxe da: Euskarazko hizkuntz profileko lanpostu gehiago sortzeaz gain, lan deialdi mota guztietan euskara baloratzea, modu eraginkorrean.
Iruñeko Udalak Euskararen Ordenantza berria izanen omen du. Behin-behineko onespena eman dio Osoko Bilkurak. Laudoriozko hitzak jaso ditu gobernu taldetik, baina hutsune nabarmenak baditu. Administrazioa Euskaldundu Taldeak alegazioak aurkeztu dizkio ordenantzari, horregatik. Espero dezagun Iruñeko Udalak alegazio hauekin harkorra izatea, langile elebidunik gabeko elebitasuna bultzatzen duen Ordenantza hau, bestela, sinesgarritasun gabekoa izanen baita.
Osasunbideko lan deialdietan, "eremu ez-euskaldun" deitutakoan, Nafarroako Gobernuak segituko du alemana, frantsesa eta ingelesa baloratzen eta euskara ez puntuatzen.
Arartekoak gomendio hau egin dio Eugiko Kontzejuari (Q18/879 espedientea): Deialdian 100 puntu lor badaitezke eta euskarak 10 ematen baditu, euskararik jakin gabe 90 puntu lortu ahal izatea gehienez, euskarak bere balioari euts diezaion.
Nafarroako Arartekoak bi gomendio egin dizkio Nafarroako Gobernuari (Q18/862 espedientea): 1-"Eremu ez-euskadunean kokatutako lanpostuetara jotzeari dagokionez (kexa honen objektua horixe baita) berariaz adieraz dezala euskaraz jakiteak zenbat puntu balio duen", eta 2-"atzerriko hizkuntzen ezaguera aintzat hartzen bada, euskara jakiteagatik ematen den puntu-kopurua ez dadila atzerriko hizkuntza horiei emandakoaren azpitik egon".