Iruñean Navarra Suma dago alkatetzan. Antsoainen, ordea, EH Bildu. Antsoainen duen jarrera ulertzen duenik ba al da? Eta dena, euskaraz dakiten hezitzaileak ez kontratatzegatik. “Diskriminazioa” omen da. Navarra Sumaren diskurtsoa erabat bereganatuta.
ANTSOAINEN EUSKARAZKO HAUR ESKOLARIK EZ DAGOELA JAKINARAZI DIE ANTSOAINGO UDALAK GURASOEI
Hauxe da Antsoaingo Udalak euskarazko haur eskola eskatzen ari diren horko gurasoei emandako erantzuna:
“Guraso horiek:
Datorren martxoan, 0-3 urte bitarteko haur eskola publikoetarako matrikulazio epea zabalduko da, eta, gutun honen bidez, Antsoaingo Udalak eskaintzen dituen aukeren berri eman nahi dizugu.
Antsoainek 0-3 urteko haur eskola publikoa du, San Cristobal Haur Eskola izenekoa, eta eskolaren titulartasuna Antsoaingo Udalari dagokio. Udalak berak, Nafarroako Gobernuak eta familiek ordaintzen dute bertan eskainitako hezkuntza. Eskola horrek 0 eta 3 urte bitarteko haurrak artatzen eta hezen ditu. Ikastetxeko ikasleak adinaren arabera banatutako lau taldetan banatzen dira gaur egun, eta talde bakoitzean normalean bi hezitzaile izaten dituzte.Historikoki, talde horietako hirutan, bi hezitzaileetako batelebiduna izan da, eta, horrela, ikasleekin euskararen erabilerari tarte bat utzi zaio. Dena den, ikasgeletanzein ikastetxean, erreferentziazko hizkuntza gaztelania da, ez baita euskarazko hezkuntza lerrorik eskaintzen.
Bestalde, jakinarazten dizugu Antsoaingo Udalak hitzarmen bat sinatu duela azken ikasturteetan Iruñeko Udalarekin. Horri esker, Antsoainen erroldatutako familiak Iruñeko Udalaren titulartasuneko eskoletara joan daitezke, eta, plaza eskaera Udalaren ikastetxeetan onartzen badute, entitateari dagozkion matrikula kostuak Antsoaingo Udalari igorriko zaizkio. Hau da, matrikularen kostuaren zati batfamiliei dagokie eta beste batentitateari; azken hori, hain zuzen, Antsoaingo Udalaren ardurapean geratzen da.
Azken hitzarmena 2019ko irailean hasi zen ikasturterako sinatu zen, eta 2020ko ekainera arte egonen da indarrean. Gero, ikasturte hau amaitu ondoren, bai Antsoaingo Udalak eta bai Iruñekoak hitzarmen hori berretsi beharko dute datorren ikasturteari begira, Antsoaingo familiek Iruñeko 0-3 urte bitarteko udal eskoletara joan ahal izateko, aurreko paragrafoan azaldutako baldintzetan.
Agur bat,
Ander Andoni Oroz Casimiro
Antsoaingo alkatea”.
Iruñeko euskarazko haur eskolak murriztuko omen diren garaian, konponbidea Antsoaingo gurasoak Iruñera bidaltzea da.
Iruñean Navarra Suma dago alkatetzan. Antsoainen, ordea, EH Bildu. Antsoainen duen jarrera ulertzen duenik ba al da? Eta dena, euskaraz dakiten hezitzaileak ez kontratatzegatik. “Diskriminazioa” omen da. Navarra Sumaren diskurtsoa erabat bereganatuta.
Antzekotasuna aurkitzen diot Zizurko udalean gertatzen denarekin; batez ere Berdintasunaren alorrean. Diot, Berdinasunaren izenean justu aurkakoa egiten dute, hau da matxismo zaharraren tik klasikoenak errepikatu, emakumezkoak azpigizakiak balira; Ots, laguntza ta erreztasunak karrera profesionalean gizonon kalte, batzuetan maltzurkeriaz ere (kontu pertsonalak), eta gure parean egoteko laguntza horien beharra balute bezala..orduan, mezua zein da? Emakumezkoak erdi elbarrituak direna edo gizonezkoek baina eskubide geihago dituztena..ala biak..Ta ez dira konturatzen horrelako erabaki arbitrario ta alderakoiekin emakumezkoak gutxiezten dituztela ta injustizia ereiten dutela?
Irudiz, Gobernu aurrerakoi berri hauekin hainbat dministrazioetan ikusten ari garena da.