Bistan da ETBko azkeneko urteetako zuzendariek iparra guztiz galdurik dutela, eta ahaztu dutela zer eginkizun izan behar duen ETBk euskara berreskuratzeko eta sustatzeko.
FEIJOO, ETB-KO ZUZENDARI
Administrazioan Euskaraz Taldeak honako idazki hau bidali dio (galizieraz) Galiziako lehendakari Alberto Núñez Feijóori (PP):
“Alberto Núñez Feijóo agurgarria:
Ikusirik Galiziako Telebistak galizieraz emititzen dituela film, telesail eta dokumental guztiak, eta kalitate handiko telesailak produzitu dituela hizkuntza horrexetan, esaterako «O sabor das margaridas», Netflix plataformaraino ere iritsi dena, eta ikusirik, orobat, ETBk, tamalez, urteak daramatzala film guztiak espainieraz ematen (salbuespen urriekin), eta aktore euskaldunak beharturik daudela kanpora joatera, ez dagoelako euskarazko produkziorik, proposatu nahi genizuke ETBko zuzendari izateko kargura aurkeztea.
Bistan da ETBko azkeneko urteetako zuzendariek iparra guztiz galdurik dutela, eta ahaztu dutela zer eginkizun izan behar duen ETBk euskara berreskuratzeko eta sustatzeko.
Ez dugu dudarik: Zurekin, ETBk hobekuntza nabarmena izanen du.
Zure erantzunaren zain, jaso ezazu agur bero bat.
Administrazioan Euskaraz Taldea”.
Erantzun
Sartu