Teknologia albisteak

Administrazioan Euskaraz Taldea euskarazko hezkuntzaren arazoak konpontzeko mobilizazioen alde

Erabiltzailearen aurpegia
2020-02-23 : 21:55

Administrazioan Euskaraz Taldeak dei egiten du mobilizazio hauetan parte hartzera. Euskalgintza aktiboak soilik lortuko du arazoak konpontzea. Ez dago pentsatzerik beste edozeinen eskutan utzita berez konponduko direnik.

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA EUSKARAZKO HEZKUNTZAREN ARAZOAK KONPONTZEKO MOBILIZAZIOEN ALDE

Otsailaren 26an, 17:30ean, Antsoaingo Udaletxe Plazan, elkarretaratzea antolatu dute Antsoainen euskarazko haur eskola nahi duten gurasoek.

Otsailaren 29an, 17:00etan, Golem Zinemetatik, manifestazioa antolatu dute euskaraz bizi eta ikasi nahi duten ikasleek eta gurasoek. Arazoak nonahi daude: Iruñean eta Antsoainen euskarazko haur eskolekin, Mendigorrian D eredua zabaltzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskarazko eskaintza zabaltzeko eta euskarazko graduak sortzeko, Sakanan Lanbide Heziketa euskaraz eskaintzeko…. Euskarafobia hezkuntzatik at ere zabaldu da: Pailazo euskaldunei debekuak, euskarazko hedabideei publizitate instituzionala ukatzea Iruñeko Udalak…

Erantzun

Sartu