Teknologia albisteak

Nafarroako Gobernua hasi da eremu mistoan euskara ez puntuatzen

Erabiltzailearen aurpegia
2020-03-12 : 21:19

Geroa Bairekin ohikoa zen Osasunbideko deialdietan atzerriko hizkuntzak puntuatzea eta euskara ez puntuatzea "eremu ez-euskaldunean"; orain, PSN koxka bat haratago joan da, eta gauza bera egin du “eremu mistoan”.

NAFARROAKO GOBERNUA HASI DA EREMU MISTOAN EUSKARA EZ PUNTUATZEN

 

Epaileek Euskararen Dekretua partez baliogabetu ondoren, Nafarroako Gobernuaren jokabidearen zain geunden.

Berriki ikusi dugu Nafarroako Gobernuaren lehenbiziko erreakzioa: 2020ko otsailaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bi lekualdatze lehiaketa argitaratu dira (liburutegiko arduradun izateko, eta osasun kudeaketako teknikari izateko); horietan, 2 puntu ematen dira alemana, ingelesa eta frantsesa jakiteagatik, Nafarroa guztian, eta, “eremu mistoan” eta “ez-euskaldunean”, ZERO puntu euskaraz jakiteagatik.

Geroa Bairekin ohikoa zen Osasunbideko deialdietan atzerriko hizkuntzak puntuatzea eta euskara ez puntuatzea "eremu ez-euskaldunean"; orain, PSN koxka bat haratago joan da, eta gauza bera egin du “eremu mistoan”.

Epaileek ez zuten debekatu euskara merezimendu moduan baloratzea “eremu mistoan” eta “ez-euskaldunean”; baizik modu orokorrean baloratzea (egia esan, horrek ez du ez hanka eta ez buru, euskarafobia besterik ez da; atzerriko hizkuntzak modu orokorrean baloratzen dira). Lanpostuz lanpostu justifikatu behar omen zen euskararen puntuazioa.

Ordea, hauxe da PSNren gobernuaren balorazio orokorra euskararentzat, “eremu mistoan” eta “ez-euskaldunean”: 0 puntu ematea. Epaileek eskatzen zuten bezala, justifikatu al du %0ko balorazio hori?

Aipatutako deialdiak:

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2020/41/14

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2020/41/15

 

Erantzun

Sartu