Teknologia albisteak

adm.euskaraz.taldea

Erabiltzailearen jarduna

Tuterako Udala: Zinismoa?

2019-01-04 : 11:11

Eneko Larrartek erantzun du ez dutela Arartekoaren gomendioa beteko, eta hitzez hitz hau esan du: "Kontua ez da euskara beste hizkuntza batzuk baino gutxiago baloratu dela, baizik ez dela baloratu".

Euskaraz ikasteko aukera Lezkairuko Haur Eskolan?

2018-12-14 : 11:52

Lezkairuko gurasoek, etorkizunean, urteak eman beharko dituzte horren alde borrokan? Oraindik garaiz gaude: Lezkairun, haur eskola euskaraz hautatzeko aukera.

Nafarroako Gobernuak euskara ez puntuatzeagatik, Arartekora

2018-11-30 : 09:05

Nafarroako Gobernuaren aurkako kexa aurkeztu du Administrazioan Euskaraz Taldeak Nafarroako Arartekoaren bulegoan, agintaldi honetan egindako lan deialdiak direla eta.

Euskararen balorazioa, ezkutuan Osasunbidean

2018-11-15 : 09:13

Uste dugu euskara eta gardentasuna gai garrantzitsuak direla; horregatik, gai hau konpon dezatela eskatzen diegu Geroa Bairi, Bilduri, Ahal Duguri eta Izquierda-Ezkerrari. Osasunbidearen deialdietan argi esan dadila zein den euskararen gehieneko puntuazio eremu euskaldunean, eremu mistoan eta "ez-euskaldunean".

Tuterako Udala, euskara eta Arartekoa

2018-10-31 : 09:37

Tuterako Udalak, maiatzaren 25ean, Udaltzaingoko inspektoreorde izateko deialdia argitaratu zuen. Nafarroako Gobernuak Nafarroako hegoaldean egin ohi duen bezala, alemanaren, frantsesaren eta ingelesaren ezagutza baloratu zuen (zehazki, 5 puntu bakoitzak) eta ez, ordea, euskararena.  Beti baloratuko al da alemana euskara baino gehiago? Noizko aldaketa?

Oraindik ere ez: ETB3 Nafarroa osoan!

2018-10-17 : 08:28

Nafarroa guztirako lizentzia bat libre gelditu eta hori ETB2ren seinalea hedatzeko erabili da; hau da, erdarazko katea lehenetsi da beste behin ere. ETB3rentzat erabili behar zen lizentzia hori, eta, hala, orain Nafarroa osoan ikusiko zen. Baina ez, eremu zabal bateko haurrek ezin dute ETB3 ikusi, ETB2 ikustea lehenetsi delako (Sakanan, Baztanen, Oibarren, Garesen,...). 

Osasunbideari ere errieta, euskara egoki ez baloratzeagatik.

2018-10-01 : 23:01

Osasunbideko deialdietan, lehiaketaldian 40 puntutik euskarak 4’29 puntu eman beharko lituzke eremu euskaldunean, eta 2’73 puntu eremu mistoan. Baina euskararik jakin gabe ere 39 puntu lortu daitezke, beste merezimendu batzuekin. Beraz, praktikan, ez da betetzen euskarari buruzko foru dekretu berriak dioena.

Eremu mistoak Euskararen Ordenantza behar du

2018-10-06 : 07:08

47 udalek Euskararen Ordenantza egokia egiteak nabarmen hobetuko luke euskararen egoera Nafarroan, eta akuilu izanen litzateke beste erakundeentzat.

Eremu euskaldunean euskara baloratu beharra dago

2018-09-02 : 07:08

Administrazio Publikoek kontuan hartu beharko dute, batez ere Nafarroako Gobernuak, euskara baloratu gabeko zerrendak erabiltzen baititu Nafarroa osoan.

Azkenik, "Nafarroa" euskaraz ere bai

2018-08-29 : 09:31

UPNren Gobernuak 2000. urtetik aurrera gaztelania hutsean jarri zituen bideetako kartelak eremu "mistoan" zein "ez-euskaldunean". Besteak beste, Nafarroako mugetan "Comunidad Foral de Navarra" zioten horiek. Baita bisitariei ongietorria ematen zieten kartel turistikoan ere, 5 hizkuntzatan ezarri zirenak, ez baina euskaraz. Inertziak gainditzea asko kostatu da, baina zorionez 2018an jada euskaraz ere irakur daitezke kartel ofizial gehienak. Ongi egina, baina oroitu oraindik A-68koak aldatu gabe daudela. 

Gobernuaren erantzuna: Euskara, atzerriko hizkuntzen azpitik

2018-08-18 : 08:39

Arartekoak gomendatutakoaren aurka, Nafarroako Gobernuak aurrerantzean ere jarraituko du Nafarroako Erriberan (eta "ez-euskaldun" deitutako eremu guztian), euskara ez baloratzen lan deialdietan, alemana, ingelesa eta frantsesa baloratzen dituen bitartean.

Apartheida mantendu dute UPN, PP, PSN, I-E eta Ahal Duguk

2018-07-19 : 08:08

Nafarroan, pertsona batek Administrazioan lanpostu bat lortzen badu eta postu horretarako euskara jakitea beharrezkoa bada, gero betiko debekaturik du euskara nahitaezkoa ez duen beste postu batera aldatzea. Injustizia honi bukaera emateko, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutua aldatu behar da. Noiz arte itxoin beharko dugu, I-E eta Ahal Dugu?

Lasai, Chivite!

2018-05-26 : 08:42

"Buñuelen euskara baloratzeak esan nahi du ez dela Nafarroa ezagutzen". Horixe esan zuen María Chivitek (PSN) Diario de Noticias egunkarian egindako elkarrizketan (2018-4-29). Baina lasai aski egon daiteke. Euskararen Foru Dekretuaren menpeko lan deialdietan, Erriberan ez da euskara baloratzen. Baloratzen dira, bai, frantsesa, ingelesa eta alemana, baina horrekin, nonbait, ez du problemarik.

Nafarroako Gobernuak euskara baloratu behar du oposizio-lehiaketetan

2018-05-22 : 11:33

Nafarroako suhiltzaileen oposizio-lehiaketa batean, ez zen euskara baloratu Nafarroan. Nafarroako Arartekoaren bulegoak euskara metiru moduan puntuatu beharra zegoela gogorarazi dio Gobernuari, baina Beaumont andrearen departamentuak (Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaritza), bere jarrera defendatzeko, honako argudio hau eman dio Arartekoari: Aldi baterako lanpostuen deialdietan ez dela Euskararen Foru Dekretua aplikatu beharrik.

Altsasun ere euskara egoki baloratu behar da

2018-05-06 : 08:42

2018ko martxoaren 27an, gomendio hau eman dio Arartekoak Altsasuko Udalari: Euskaraz jakitea ezinbestekoa ez den kasuetan, merezimendu moduan baloratu behar duela euskara, eta ez dela zuzena euskararik jakin gabe puntu guztiak lortzeko aukera izatea, horrek euskararen balioa gutxitzen baitu.

 

 

Zizur: Euskararen Ordenantza bete beharrik ez.

2018-04-14 : 00:56

Zaila da ulertzea aldaketaren aldeko udal batek nola urra dezakeen horrela euskararen ordenantza, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak nola baimendu duen, ordenantza hain zehatza eta argia izanik.

Zein izanen da euskararen balioa Burlatan?

2018-04-13 : 13:49

2018ko otsailaren 14an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean Burlatako Euskararen Ordenantza berria. Desagertu egin da aurreko ordenantzako punturik indartsuena eta euskararentzat hoberena zena.

Merezimendu lehiaketetan, euskara UPNrekin baino hobeki Nafarroan

2018-04-02 : 07:57

Berriki idazki hau plazaratu zuen Administrazioan Euskaraz Taldeak: “Merezimendu lehiaketetan, euskara UPNrekin baino okerrago”: Izenburu deigarri bezain okerra. Puntuazio okerrak eman genituen, arauak gaizki interpretatuta. Antza denez, hauek dira puntuazio zuzenak:

Merezimendu lehiaketetan, euskara UPNrekin baino okerrago

2018-03-12 : 18:30

Berriki onetsi da atal, bulego eta unitate parekatuetako 334 burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Pena da Euskararen Foru Dekretu berria onetsi ondoren argitaratu izana. Aurretik argitaratu izan balitz, euskarak balorazio hobea izanen zuen (eremu mistoan, postu gehienak dauden tokian).

Burlatako Udalak euskara modu egokian baloratu behar du, Arartekoaren arabera.

2018-02-24 : 11:30

Ez da zilegi hala edo nola euskararen meritua hein batean edo osorik alboratzen saiatzea. Burlatako deialdi batean hori gertatzen zen, eta Nafarroako Arartekoaren ebazpen batek zuzendu egin du. Lanpostu deialdi batean 5 puntu ematen zituen euskara jakiteak. Hala ere, baremoak 15 puntuko muga zuenez eta esperientzia eta prestakuntza osagarriekin 15 puntu lor zitezkeenez, euskararen puntuazioaren eragina hutsa ere izan zitekeen.

 

 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››