Teknologia albisteak

adm.euskaraz.taldea

Erabiltzailearen jarduna

Nafarroako Kutxa Fundazioa eta euskara, harreman gutxi

2020-10-26 : 21:47

Saio eta ikastaro ugari antolatzen ditu Nafarroako Kutxa Fundazioak eta erran daiteke gaztelania dutela ardatz, zalantzarik gabe, euskara apaingarri hutsala baino gutxiago izanik. Eta hala ere, Fundazioaren hainbat ildoren artean hor du presentzia gehien.

Nafarroan euskara doan ikasteko aukera!

2020-10-12 : 00:12

2020ko irailaren 10ean, Administrazioan Euskaraz Taldeak eskaera hau egin zion Nafarroako Gobernuari: Euskara ikasteko doakotasunaren bidean, urratsak ematea. Hasteko, Eusko Jaurlaritza erreferente hartuta, B2 mailara arteko doakotasun sistema ezartzea.

Arartekoaren gomendioa: Eremu mistoan ere, euskara gutxienez atzerriko hizkuntzen pare

2020-09-29 : 10:32

Zehazki, hau dio Arartekoak abuztuaren 24ko Q20/458 espedientean: Arau baten bidez berma dezala "euskara, Nafarroako berezko hizkuntza izanik, ez dela baloratuko atzerriko hizkuntzak baino gutxiago, horiek merezimendu orokor gisa baloratzen direnean".

PSNren hizkuntza politika

2020-09-17 : 08:19

Euskarazko irakaskuntzaren etsaia, Hezkuntzako kontseilari. Gimeno kontseilariak berriki ukatu die Mendigorriko familiei euskaraz ikasteko aukera. "Nik ez dut ezertxo ere Mendigorrian euskarazko eredua ezartzearen aurka" esan zuen Berrian, irailaren 5ean.

Berriz ere euskararen balorazioa aplikatzerik ez

2020-09-05 : 23:44

Epaileek eta, kasu honetan, Nafarroako Administrazio Auzitegiak, beti eta aise topatzen dituzte euskara ez baloratzeko arrazoi juridikoak. Zaila da euskara babesteko arauak lortzea; baina halakoak lortutakoan ere, beti egiten dute euskararen kontrako interpretazioa.

Iruñeko Udalak haur eskoletan euskarazko eskaria ia itzali du

2020-08-29 : 10:39

Garbi geratu da auzoz auzoko borroka dela egin behar dena, eskaintza zabaltzeko. Gurasoen kezka nagusiekin batera joatea dakar planteamendu horrek.

Navarra Suma eta Nafarroako Administrazio Auzitegia, lanpostu elebidunen kontra

2020-08-27 : 07:17

Ikusten denez, Navarra Sumak lortzen ez duenean, Navarra Sumaren fronte judizialak lortzen du euskara baztertzea (kasu honetan, Nafarroako Administrazio Auzitegia ez da organo judizial bat, baina haren erabakiak bete beharrekoak dira), udaleko ordezkarien borondatearen kontra eta udalen autonomiaren kontra.

Iruñeko Udalak bi igogailu gaztelania hutsean

2020-07-26 : 21:31

Iruñeko Udalak hauxe dio: Legezkoa da lokuzioak ele bitan ez egotea; oraingo Euskararen Ordenantzak herritarrekiko harremanetan elebitasun asimetrikoa ezartzen du; ez dago behartuta mezuak bi hizkuntzetan grabatzera.

Baliorik ba al du PSOEren hitzak?

2020-07-05 : 20:25

Chivite Nafarroa Garaiko lehendakaria da, eta ez ditu errespetatu Mendigorriko familiak, ez du errespetatu Arartekoaren erakundea, eta ez du errespetatu bere bazkideekin sinatutako programa-akordioa (Geroa Baiko Maria Solanak salatu zuen, Mendigorriko auzi hau zela-eta). Orain, Idoia Mendia kanpainan ari da EAEko lehendakari izateko. Baliorik ba al du PSOEren hitzak?

"Laukoaren" Euskararen Ordenantzak eraginik ez, Iruñean

2020-06-22 : 23:37

Euskararen gaineko arauak onak izan daitezke, baina ez dute deusetarako balio baldin aplikatu behar dituztenek aplikatzen ez badituzte eta betearazi behar dituztenek betearazten ez badituzte. Honelako agintari eta epaileekin (Administrazio Auzitegiaren kasuan Zuzenbideko lizentziadunak dira) arras babesgabe gaude euskaldunak.

Sakanan ere ETB3 nahi dugu

2020-06-08 : 21:53

2009. urtean, ETB3 sortu zenean, ETB1eko marrazki bizidunak desagertu ziren, eta Nafarroako haur gehienak euskarazko marrazki bizidunik gabe gelditu ziren; gaur egun berdin segitzen dugu Nafarroako toki askotan. Arazoa partez konpondu da, eta ETB3 ikus dezakete Iruñerrian, Lizarran, Tafallan, Zangozan eta Tuteran. Baina Nafarroako zatirik handienean, esaterako Sakanan, ez da konpondu.

Alemanak 2 euskarak 0, eremu mistoan

2020-06-04 : 19:54

Eta euskararen puntuazioa lan deialdietan orain arteko okerrena da. Euskara errespetatzen duten alderdi politikoek planteatu beharko lukete ea merezi duen PSNren gobernu bat sostengatzea.

Erizaintzako euskarazko eskaintza handitua, NUPen.

2020-05-31 : 01:27

Kostata, baina irudi du fruituak ematen hasi dela ikasleek, sindikatuek eta Iruñeko Euskalgintzak egindako borroka.

Epaileak Berriobeitiko Udalari hizkuntz profileko lanpostuak zehazteko ahalmena kendu dio, botereen banaketa berriz urratuz

2020-05-24 : 12:19

Legeak Administrazioei ematen die ahalmena hizkuntz profileko lanpostuak zehazteko, baina epaileak ahalmen hori kendu egiten die. Berriz ere botereen banaketa klasikoa apurtu egin dute. Legea aplikatu beharrean, demokratikoki aukeratutako ordezkarien gainetik kokatu dira berriz epaileak.

Eguesibarko Udalak muzin egin dio Arartekoari eta, euskara puntuatu arren, beste merituekin deialdietako puntu guztiak lortzeko aukera zabalik utzi du

2020-05-16 : 12:15

Euskararen Ordenantzak aldatu edo baliogabetu gabe, badira moduak haiek urardotzeko, praktika zabalak erakutsi duenez.

Itxialdia eta ETB3 Nafarroan

2020-04-29 : 10:32

Iritsi da itxialdia, haurrek egun guztia etxean eman behar izan dute zenbait astez, eta Nafarroako toki gehienetan ez dago ikusterik haurrentzako euskaraz dagoen kanal bakarra, ETB3. Esaterako, Sakanan: hala salatu izan du sare sozialetan Sakanako Itsasi Euskaltegiak.

Iruñeko Udaleko Ordenantza berria indarrean: Plantilla euskalduntzeko betebeharrik ez, elebitasuna murriztuta

2020-04-22 : 16:42

Plantilla euskalduntzeko betebehar oro desagertu da eta elebitasunarekiko konpromisoa nabarmen murriztu da.

Iruñeko Udalak bere bi igogailuren ahots sistema ele bitan jarri beharko luke, Nafarroako Arartekoaren arabera

2020-04-15 : 10:30

Azkenean, Nafarroako Arartekoak bere iritzia eman du. Laukoaren garaian ezarri ez zen elebitasuna Navarra Sumaren garaian ezarrita gera daiteke. Ala ez, Arartekoaren gomendioak ez baitira lotesleak.

Arartekoaren bigarren gomendioa, Antsoaingo euskarazko haur eskolaren alde

2020-04-08 : 17:02

Ezin da errazagoa izan konponbidea. Hutsik dauden lanpostuak betetzeko deialdia egin, Plantilla Organikoak ezartzen dituen baldintzekin, eta kitto.

Eguesibarko Udalari euskara egoki puntuatzeko Nafarroako Arartekoaren bigarren gomendioa

2020-03-25 : 23:37

Arartekoak ez du jarrera aldatu eta gomendio garbia eman dio: Ordenantzak dioen moduan euskara balora dezala, baina euskaraz jakin gabe lehiaketa aldiko puntu guztiak lortzea ekiditeko moduan.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››