
Zizur Nagusiko Udalak Euskararen Ordenantza murriztu du urtarrilaren 26ko Osoko Bilkuran. Honako hauek bozkatu dute murrizketaren alde: Geroa Baik, EH Bilduk, PSOEk eta AS Zizurrek (Navarra Sumak are gehiago murriztu nahi zuen).
Hauek dira Navarra Sumak eta PSOEk egin nahi dituzten murrizketak: desagerrarazi nahi dute euskara meritu moduan puntuatzeko beharra, gaztelania euskararen aurretik jartzea aurreikusten da testu eta errotulazioetan (indarrean dagoen Euskararen Foru Dekretuaren aurka), kendu egin nahi dute D ereduaren aldeko kanpainak egiteko beharra eta euskara ikasteko migratzaileentzako kanpainak egiteko beharra, euskaldunen zentsua desagerrarazi nahi dute…
Arartekoak gomendio hau eman dio Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoari: Beharrezko neurriak har ditzala, berma dadin herritarrek Administraziora euskaraz zuzentzeko duten eskubidea. 2023ko urtarrilaren 3an eman zion gomendioa Nafarroako Arartekoak.
Nafarroako Administrazio Auzitegia eragozpenik handiena bihurtu da euskararen normalizaziorako, eremu mistoko udaletan. Aski da!
Ikusezinak, entzun ezinak gara. Euskararen Foru Legea zonifikazioan oinarritzen da. Sistema konplikatuegia da beti kontuan hartzeko. Beraz, hobe praktikan euskaltzaleen aspaldiko aldarrikapena onartzea: Zonifikazioa desagertzea. Beste behin Nafarroa osoa eskualde “ez euskalduna” bihurtu dute.
Akordioak egitea ondo dago, baina gero betetzen ez badira, horietaz ahaztea ez.
Euskaltzale guztiak deitzen ditugu hurrengo ostegunean, azaroak 24, arratsaldeko 6etan, Burlatako Udaletxearen aurrean protesta egiteko. Ez dezatela pentsa lo geratuko garela, hainbeste erasoren aurrean!
Zenbait aldaketa onesteko bidean daude; garrantzisuena euskaraz jakitea meritu moduan baloratzeko beharra kentzea da. Horrek bide emanen dio Plantilla Organikoa aldatzeari.
Burlatako Alkatetzak (Navarra Sumaren esku), Iruñerriko udalerrietan izandako ebazpen batzuk aitzaki, Burlatako Euskararen Ordenantza (2018) murriztu nahi du, ondoren bertako plantilla organikoari lotutako lanpostuen profilak aldatu nahian.
Legea betearazteko dagoen erakundea legea urratzeko funtzionatzen ari da, bere burua legegileen gainetik jarrita, euskarafobia ikur. Euskararen Defentsarako Sareak egin du gaur bere ibilbidearen bigarren ekintza: Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean bildu gara hainbat lagun, erakunde honen euskarafobia salatzeko.
Zuri ere onartezina iruditzen bazaizu, zatoz azaroaren 4an (ostirala), 18:30ean, protesta egitera NAAren egoitzara (Ezkirotz karrikan, Iturrama karrikarekin elkartzen den tokian). STOP Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Euskarafobiari!
“Orbaibarko Zerbitzuen Batasunari gomendatzea har ditzala herritarrek Administraziora euskaraz zuzentzeko duten eskubidea bermatzeko beharrezkoak diren neurriak”. Horixe gomendatu zion Arartekoak 2022ko irailaren 2an.
Legegintzaldiko 3. urtea, da eta gutxieneko hori ere ez da lortu, hots, Nafarroa guztian euskara alemana adina behintzat baloratzea. Legealdiaren bukaera iristen denean, zer balantze egin beharko dugu?
Eta abuztura iritsi gara, eta ez dugu auzi honi buruzko berri gehiago. PSOEk hitza betetzeko asmorik bai al du?
Administrazioan dauden lanpostu elebidunak ez dira besterik gabe sortu; ustez, euskara berreskuratzeko eta normalizatzeko estrategia orokor baten parte dira. Horietarako probak erdaraz egitea edo erdaraz egiteko aukera ematea erabateko kontraesana da. Hego Euskal Herriko Administrazioan ere... AZTERKETAK EUSKARAZ!!!
Zizur Nagusiko Udalak Euskararen Ordenantza urratu zuen lan deialdi batekin; orain, euskara puntuatu behar ez izateko errekurtso bat jarri du, eta, epaileek euskararekin izan ohi duten jarrera ezagututa, segur aski arrazoia emanen diote.
Zizur Nagusiko Udalak euskara puntuatu beharko du. Gai honetan, orain arteko ebazpenen ildoa aldatu du Nafarroako Administrazio Auzitegiak, zorionez. Behingoz arauek diotena aplikatu du. Aurretik, horrelako auzietan iritzietan oinarrituta eman baititu ebazpenak: balorazio gehiegizkoa, proportziorik gabea, justifikatu gabea…
2022ko apirilaren 25ean Nafarroako Arartekoak gomendio hau eman zion Erdialde-Mairagako Mankomunitateari: Beharrezko neurriak har ditzala herritarrek Administraziora euskaraz jotzeko duten eskubidea bermatzeko. Arartekoak espedientea itxi du, baina euskarazko arreta bermatzearenak ziurtatu gabe segitzen du, gure ustez.
Lehenengo ekintzan Hezkuntza Departamentuak Tuterako Hizkuntza Eskolan euskarari ezarritako murrizketak salatu ditugu.
Euskararen Defentsarako Sarea sortu dugu eta ekintzen bidez salatu nahi ditugu euskararen aurkako neurriak. Gaur ostirala, 2022ko ekainaren 17an, 19:00etan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren aurrean (Santo Domingo kalean, Iruñea) elkarretaratzea eginen dugu, Hezkuntzako kontseilariak Tuterako Hizkuntza Eskolan euskararen inguruan egindako murrizketak gaitzesteko. Dagoeneko jakinarazpena sartu dugu Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzan.