Osasunbideko lan deialdietan, "eremu ez-euskaldun" deitutakoan, Nafarroako Gobernuak segituko du alemana, frantsesa eta ingelesa baloratzen eta euskara ez puntuatzen.
Osasunbideko lan deialdietan, "eremu ez-euskaldun" deitutakoan, Nafarroako Gobernuak segituko du alemana, frantsesa eta ingelesa baloratzen eta euskara ez puntuatzen. Hala erantzun dio Arartekoari, haren gomendioei entzungor eginez. Arartekoak, berriki, bi gomendio egin dizkio Nafarroako Gobernuari Osasunbideko deialdiei dagokienez (Q18/862 espedientea):
Ba, horren aurrean, Nafarroako Gobernuak erantzun du egokiagoa jo dela araudiaren aipamen bat egitea euskararen puntuazioa zehatz eman ordez, eta, hizkuntzen puntuazioari dagokionez, 2011ko foru agindu baten arabera puntuatuko dela euskara. Gauzak aldatzeak denbora behar omen du. Tira, kasik lau urte igaro dira, eta oraindik ere alemanak 5 puntu eta euskarak zero puntu ematen ditu Nafarroako zati handi batean. Noiz arte?
Erantzun
Sartu