Ostegunean elkarretaratze zaratatsua eginen dute, 18:00etan, Udaletxe plazan. Une horretan euskarazko haur eskolen aldeko mozioa eztabaidatuko dute Iruñeko udalbatzan.
2020-03-05, 18:00ETAN, IRUÑEKO UDAL PLAZAN: EUSKARAZKO HAUR ESKOLEN ALDEKO MOZIOA BABESTEKO ELKARRETARATZEA
Borrokan jarraitzeko deia egin dute. Nafarroan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko manifestazioan beste bi deialdi egin zituzten aurreko larunbatean. Batetik, ostegunean elkarretaratze zaratatsua eginen dute, 18:00etan, Udaletxe plazan. Une horretan euskarazko haur eskolen aldeko mozioa eztabaidatuko dute Iruñeko udalbatzan. Bigarrena ere Iruñean izanen da, apirilaren 2an: NUPeko ikasleek manifestazioa eginen dute Euskaraz ikasi, bizi eta irakatsi nahi dugu lelopean.
IRUÑEKO EUSKARAZKO HAUR ESKOLEN ALDE!
Erantzun
Sartu