Garai iluna datorkio euskarari UPNrekin, baina, euskarari dagokionez, aldaketaren aldeko gobernu taldearen bukaera ez da oso ona izan. Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantza 2019ko maiatzaren 29an sartu zen indarrean, eta, ordutik, zazpi lan deialditan urratu da, UPNk alkatetza berreskuratu aurretik.
Ekainean 7 lan deialdi argitaratu ditu Iruñeko Udalak, eta horietan denetan euskaraz jakiteagatik 0 puntu ematen ziren. Euskararen ordenantza berriak ezartzen du euskararen puntuazioak % 10 behar duela izan jendaurreko lanpostuetan, eta % 5 gainerakoetan.
Beraz, zazpi helegite bultzatu ditugu Nafarroako Administrazio Auzitegian, Euskararen Ordenantzak ezarritakoa aplika dadin. Hiru kasutan (Berdintasuneko 2 teknikari lanposturako, Gazteriako 2 teknikari lanposturako eta hezitzaileen 91 lanposturako), jadanik bukatu da helegiteen ibilbidea, gobernu talde berriak bertan behera utzi dituelako (antza denez, lanpostu batzuetan euskaraz jakitea beharrezkoa zelako).
Honako hauek dira errekurrituta dauden deialdiak: Hiri kontserbazioko 31 ikuskapeneko ofizial lanpostu barne-igoera murriztuan betetzekoa, 30 udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzekoa, osoko bilkurako idazkari lanpostu bat oposizio bidez betetzekoa eta gizarte laneko erdi-mailako 17 tituludun lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Eskatzen dugu euskararen balorazioa % 5 izan dadila.
Garai iluna datorkio euskarari UPNrekin, baina, euskarari dagokionez, aldaketaren aldeko gobernu taldearen bukaera ez da oso ona izan.
Erantzun
Sartu