Bideo-saioa ostegunean: Adimen artifiziala hezkuntzan (aukerak eta erronkak)
2024-03-20 10:28
Ostegun honetan izango da Beñat Erezuma pedagogo adituak eskainitako Adimen Artifizialari buruzko azken Topagune Birtuala. Aste honetakoan "Adimen artifiziala hezkuntzan: aukerak eta erronkak" izango da gaia.
Ia ordu erdiko bideo-saioa izango da eta ikastetxeetan AAren inguruko hausnarketara bideratu nahi dute.
Zuzeneko saioak 9:00etan eta 15:00etan izango dira eta hauek dira estekak:
- 9:00 https://labur.eus/AA3G
- 15:00 https://labur.eus/AA3A
Eta ondoren, Digigunean izango da bideoa ikusgai, aurreko bi jardunaldietakoak (Sustatun bata eta bestea) moduan.
Erantzunak kargatzen...