Teknologia albisteak

Adimen artifizialaren erronkez euskaraz mintegia gaur arratsaldez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-04-16 : 08:13

"Adimen Artifizialaren erronkak: teknologiaren garapena eta etika" mintegia egingo da gaur apirilak 16 arratsaldez, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz espazioan (Gipuzkoako Foru jauregian) izango da, arratsaldeko 17.00etan. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, izena emanda (hemendik).

Egitaraua

  • 17:00 – 17:10

    • Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariaren agurra.

    • Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusiaren agurra.

  • 17:10 - 17:20. Hitzaldia: Adimen Artifizialaren isuri kulturalak.

    • Hizlaria: Oihane Cantero Dominguez, Orai adimen artifizialeko zentroko ikertzailea. 
  • 17:20 - 18:45. Mahai-ingurua: Adimen artifizialaren inguruko hausnarketa konpartitua: etikaren ikuspegitik, zer gatazka eta alborapen sortzen ditu adimen artifizialaren garapenak? Zer estrategia jarraitzen ari dira horiei heltzeko? Zer eragin izan ditzakete alborapen horiek hezkuntzan eta gizartean?

    • Moderatzailea: Guillermo Roa, Elhuyarreko zientzia-dibulgatzailea (Norteko Ferrokarrila irratsaioaren gidaria).

    • Parte-hartzaileak:

      • Xabier Saralegi Urizar, Orai adimen artifizialeko zentroko ikertzailea.

      • Olatz Arbelaitz Gallego, EHUko Informatika Fakultateko irakasle eta ikertzailea, eta UEUko kidea.

      • Gorka Julio Hurtado, informatikari, irakasle, kooperatibista eta gizarte-ekintzailea.

      • Itziar Irigoien Garbizu, EHUko Informatika Fakultateko irakaslea eta UEUko kidea

Erantzun

Sartu