Hitz Zentroari buruzko albiste inportantea eman genuen asteburuan, Latxa kaleratu dutela, hizkuntza eredu handi euskarazkoa; eta gaur beste albiste handi bat. EHUk iragarri duenez, Adimen Artifizial eta Lengoaiaren Teknologiako Katedra sortuko da Euskal Herrian, Hitz Zentroaren baitan, Avature enpresa teknologiko multinazionalarekin elkarlanean. Proiektua Espainiako Adimen rtifizialeko Estrategia Nazionalaren (AAEN) barruan sartu da, España Digital 2026 Agendan, eta Espainiako Eraldaketa Digitaleko Ministerioak bereziki hautatu du finantziaziorako.
Aina Flor izeneko hizkuntza eredu handi katalan librea aurkeztu zen duela gutxi, eta duela astebeteko albistean genioen Hitz Zentro euskalduneko Eneko Agirre zuzendariak iragarri zuela bazetorrela laster euskarazkoa ere. Eta atzo bertan egin zuen publiko Hitz Zentroak: Latxa. LLM edo hizkuntza eredu handi bat da, adimen artifizialeko ekimenek oinarrian duten super-datubasea, erraz esanda. OpenAI-ren ChatGPT bertsioen oinarriak dira LLM-ak adibidez. Orain holako bat dugu, euskaraz (tira, eredu sorta bat egiaz, 3 korpusek osatua).
Batut de Coco sare sozialetako sortzaile katalan bat da, eta ekimen bitxi bat du martxan. Irudiak sortzen ditu Kataluniako herrietako izenekin, Dall-E 3 irudi sortzaile adimentsuarekin, eta horixe da kontua, asmatu egin behar. Sinplea eta interesgarria. Funtzionatuko luke euskaraz? Beñat Erezuma adituari utziko diogu asmatzen, ausartzen bada...
Aina da Katalunian adimen artifizialaren inguruan lanean ari den ekimen publikoa, Bartzelonako Superkonputazio Zentroko Hizkuntza Teknologien Unitateko taldearen inguruan gorpuztua, eta iragarpen inportantea egin du berriki: Aina Flor-6.3B izeneko LLM edo hizkuntza eredu handi berria guztiz Open Source kaleratu du. Katalanez, gaztelaniaz eta ingelesez bildutako 140.000 milioi tokeneko 'corpus' batekin entrenatu da Aina Flor. Bitartean, euskaraz ere hizkuntza eredu handi eta irekia sortzen ari direla jakinarazi zuen atzo Hitz zentroko zuzendariak, Eneko Agirrek, Languages Lanean biltzarrean.
Beñat Erezuma adimen artifizialeko adituak, bere lanbide duen Berritzeguneetako lan pedagogikoan, Topagune Birtuala eskainiko du gaur, osteguna, urtarrilak 18, bi txandatan, 9.00etatik 9.30etara lehena, eta 15.00etatik 15.00etara bigarrena. Otsailean eta martxoan jarraipena izango du mintegi honek.