Adimen Artifizialaz asko jarduten dugu, eta bereziki interesatzen zaigu euskaraz gauzak sortzeko tresna batzuek erakusten hasi diren gaitasuna. Eremu horretan multimedia (bideoa, audioa) sorkuntzan ere aurrerakuntzak gertatzen ari dira, eta hemen bildumatu ditugu 2024 hasiera honetako zenbait material.
Sustatuko lantaldeko Ion Lizarazu lankideak sortu zuen hau, Korrikari buruzko kantu melankolikoa:
Aberri Eguna ospatzeko, nafar zalditeriari deiadar egin genion, ereserki protosobietar hau konposatuz:
Goiko biak Suno tresnarekin eginak daude. Udio ere deskubritu dugu, eta txiste bat egiten saiatu gara. Barkatu.
Beste lagun batzuengandik jasoak ere gorde ditugu. Udio bitartez berriz ere, Borja Ariztimuño hizkuntzalariak sortutako Doraemonen death metal bertsioa.
Eta zerbait sinfonikoa, hau Sustatuko lantaldeko Jatsu Argarate konjuratua, Urepeleko aire rock-sinfonikoak.
Amaitzeko, badaezpada gorde dugun beste bat, Synthesia sistemak bideo hiztunak euskaraz ere sorzeko gaitasuna demostratzen duena (gutxi gora-behera)
Erantzun
Sartu