Teknologia albisteak

Komunikazioa adimen artifizialaren menpe? Nortasuna Sarean jardunaldia

2024-03-19 : 09:03

Jardunaldia martxoaren 20an izango da, Donostiako San Telmo museoan, 18:30etik 20:30era.

"Komunikazioa Adimen Artifizialaren menpe?" lelopean, Adimen Artifizialak komunikazioan planteatzen dituen aukera eta kontraesanak landu nahi ditugu aurten, 9. edizioa izango duen jardunaldian. Zer da eta nola funtzionatzen du Adimen Artifizialak? Zein onura eta arrisku ditu? Etsai edo aliatu? Zein etorkizun du euskarak adimen artifizialaren garaiotan? Zertarako aplikatzen da egun euskal komunikazio agentzietan?

Lehenik eta behin, Unai Elordi Hidalgo (Adimen Artifizialean doktorea eta ikertzailea) eta Maitane Urrutikoetxea Apraiz (Euskaltzaleen Topaguneko Komunikazio eta ingurune digitaleko arduraduna) adituen hitzaldien bidez, gaiaren ertz ezberdinen inguruan kokatzeko aukera izango dugu.

Ondoren, mahai-inguru bat osatuko dugu eta bertan Adimen Artifizialaren inguruan lanean ari diren euskal eragileen esperientziak ezagutuko ditugu: Edurne Atutxa Ortega (Lupa digitalaren komunikazio arduraduna), Endika Barrenetxea Urretabizkaia (Erremontari AA aurkezlearen sortzailea) eta Goiatz Oiartzabal Lakarra (Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategia).

Jardunaldiaren inguruko informazio gehiago eta izen-ematea: www.nortasunasarean.eus

Laguntzaileak: PuntuEus Fundazioa, Berria, Bira Produkzioak, Korrika, San Telmo Museoa eta Antza Komunikazio grafikoa

Antolatzailea: TaPuntu Kooperatiba

Erantzun

Sartu