UEUk argitaratu duen “Erleekin solasean” liburuan Martxel Aizpurua biologoak erleen bizitza azaltzen digu, ikuspuntu desberdinetatik eta elkarrizketa formatuan. Erleen bizitza ezagutzera inoiz inguratu ez den publikoari zuzenduta dago, besteak beste.
Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterrean izena emateko epea ireki du UEUk, eta maiatzaren 25a arte egongo da izen-emate epea zabalik. Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) zentro atxiki gisa, UEUk euskaraz eta online eskainiko du masterra lehendabiziko aldiz, 2020-2021 ikasturtean.
15 ikastaro prestatu ditu UEUk negu-udaberri honetan online, Eibar eta Iruñean. Matrikula dagoeneko zabalik dago. Ikastaro guztiak euskaraz dira eta edozeinek parte hartu dezake. Aukeratu zurea!
Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra antolatu dute elkarlanean UEUk eta Ekonomisten Euskal Elkargoak. Azaroaren 14an Donostiako Euskaltzaindiaren egoitzan egingo den jardunaldi honek euskal historia ekonomikotik abiatuta etorkizuna diseinatzen hastea du helburu. Juan Jose Ibarretxek, Jule Goikoetxeak eta Baleren bakaikoak parte hartuko dute bertan, besteak beste. Izena emateko epea zabalik dago: www.ueu.eus
Geomatika eta Inteligentzia Espazialari buruzko jardunaldia elkarlanean UEUk eta GISLANek. Azaroaren 15ean Gasteizko UPV/EHUren Ingeniaritza Eskolan egingo den topaketa honek administrazio, enpresa, elkarte eta arlo akademikoan leku nabarmena hartzen ari den teknologiaren oraina eta geroa aztertzea du helburu. Izena emateko epea zabalik dago: www.ueu.eus
2018ko Iruñeko “Bertsolaritza genero-ikuspegitik” Udako Ikastarotik abiatuta “Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen” liburua argitaratu berri du UEUk Miren Artetxe Sarasola eta Ane Labaka Mayoz bertsolari eta ikertzaileen koordinaziopean. Bertsolaritzaren eta feminismoaren uztarketa aipagai den honetan, gogoetarako eta eztabaidarako materiala biltzea da argitalpen honen helburu nagusia.
Psikologo Euskaldunen III. Topaketa antolatu dute elkarlanean UEUk eta Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialak. Azaroaren 16an Eibarren egingo den jardunaldi honek psikologian lanean ari diren profesional euskaldunak elkartzea du helburu, haien beharrak, ekarpenak eta beste bana ditzaten. Izena emateko epea zabalik dago: www.ueu.eus
UEUk eta Euskal Wikipediako Kultur Elkarteak humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko eta euskarazko datu libreen sorkuntza, elkartrukea eta zabalpena bultzatzeko asmoz, 5.000 euroko bi diru-poltsa sustatuko dituzte. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 25ean amaituko da.
“Euskal Kultur Sorkuntzaren Transmisioa. Sormenean hezi. Kulturan bizi” jardunaldia antolatu dute elkarlanean JALGIk, ELKAR Fundazioak, Ikaselkarrek, HIK HASIk, Azpeitiko Udalak eta UEUk, ziklo baten hasiera izateko asmoarekin. Urriaren 19an Azpeitian egingo den topagune honek egungo kultur bitartekaritza hartuko du hizpide, euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzea eta sendotzea helburu duelarik. Lehen jardunaldi honetan hezkuntza arautuan jarriko dute arreta. Izena emateko epea zabalik dago: www.ueu.eus
ELEBILAB Elebitasunaren Laborategiak eta UEUk antolatu duten jardunaldi hau urriaren 4 eta 5ean egingo da Gasteizen. Helburua Euskal Herriko elebitasun goiztiarrak eta haren ikerketak ia hiru hamarkadetan zehar izandako aldaketari buruz hausnartu eta haren emaitza gizartearekin partekatzea da.
19 ikastaro prestatu ditu UEUk udazken honetan online, Eibar, Iruñean eta Gasteizen. Matrikula dagoeneko zabalik dago. Ikastaro guztiak euskaraz dira eta edozeinek parte hartu dezake. Piztu zure jakin-mina!
“Zalantzen amaiera? Argien mendetik Irudiaren Arora” izeneko liburua argitaratu dute UEUrekin Aitor Zuberogoitia Espillak eta Josu Zuberogoitia Espillak. Saiakera honek azaltzen du zelan igaro garen garai bateko logozentrismotik (erregistro idatziaren nagusitasunetik) gaur egungo ikonozentrismora (Irudiaren Arora), narrazioa ardatz biren inguruan harilkatuta: komunikazioa eta filosofia. Egileen esanetan, “teknologiari buruzko hausnarketa beharrezko dela begitantzen zaigu; guk geuk gida dezagun garapen teknologikoa eta ez gaitezen izan hark markaturiko erritmoan dantzan dabiltzan txotxongiloak”.
UEUk ikasturte honetan euskarazko 4 Berezko Titulu sustatu ditu UPV/EHUren eskaintzaren barnean aditu euskaldunak formatzeko helburuarekin. Horietatik bi berriak dira, hiru OnLine eta bat erdi presentziala. UEUko zuzendaria den Kepa Sarasolaren arabera, "iraupen luzeko euskarazko goi mailako tituluak estrategikoak dira". Aurrematrikula egiteko epea irailaren 21ean bukatzen da.
Digitalizazioak eta Big Data-k paradigma-aldaketa ekarri dute humanitateen arlora. Euskarazko dokumentuen digitalizazio masiboa, sare sozialen eztanda eta hizkuntza-teknologiaren arrakasta dira erroka honen hiru katalizadoreak. Nola eragiten du digitalizazioak humanitateen ikerketan? Ze aukera berri zabaltzen zaizkigu? Historian? Hezkuntzan? Hizkuntzalaritzan? Soziologian? Kazetaritzan? Zuzenbidean? Eta diziplinartekotasunean? Galdera hauei erantzuten saiatuko dira datorren ekainaren 20an Bilbon "Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana" jardunaldietan. Matrikula doan egin dezakezu.
Zabalik dago IkerGazte 2019 kongresuan parte hartzeko artikuluen deialdia. Adi ibili, artikuluak aurkezteko epea otsailaren 22an amaituko da eta! Tesia bukatzen ari diren edo azken laupabost urteotan amaitu duten horiei zuzenduta dago artikuluen deialdia.
IkerGazteren 3. kongresua Baionan izango da Errobiko Campusean, 2019ko maiatzaren 27tik 29ra. Ikusi aurkezpen-bideoa.
Euskal ikertzaile gazteei zuzendutako Twitterreko lehiaketaren laugarren edizioa egingo da azaroaren 20an: “Txiokatu zure tesia 6 mezutan” (#txiotesia4). Sei txiotan eta euskaraz laburtu behar da tesia eta sari bi banatzen dira: “Txiolari ulergarriena” (500€) eta “Txiolari originalena” (300€). Euskal ikertzaileei izen-abizenak jartzea eta hauek egiten dituzten lanak gizarteratzea da helburu nagusia eta 160 ikertzailetik gora animatu dira erronkara orain arte antolatu diren 3 edizioetan.
“Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira” Glotodidaktikako VI. Topaketa antolatu du UEUren Glotodidaktika sailak HABErekin elkarlanean eta Euskaltzaindiaren laguntzarekin. Jardunaldi honen helburua euskararen biziberritze prozesuaren egoera aztertzea eta helduen euskalduntze alfabetatzea horren baitan kokatzea da. Topaketa azaroaren 9 eta 10ean egingo da Bilbon eta matrikula zabalik dago www.ueu.eus web gunean.
Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketak antolatu ditu UEUren Osasun Sailak urriaren 25ean, Eibarren. Osasun ikerkuntza euskaraz egiten dela azaleratzea eta euskal ikerlarien arteko harremanak sendotzea da jardunaldi honen helburua. Edizio honetan ikerketa klinikoari ere tokia egingo diote. Bertan parte hartzeko matrikula zabalik dago: www.ueu.eus.