"Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu" jardunaldia egingo da Gasteizen
ELEBILAB Elebitasunaren Laborategiak eta UEUk antolatu duten jardunaldi hau urriaren 4 eta 5ean egingo da Gasteizen. Helburua Euskal Herriko elebitasun goiztiarrak eta haren ikerketak ia hiru hamarkadetan zehar izandako aldaketari buruz hausnartu eta haren emaitza gizartearekin partekatzea da.
Hauxe da egitaraua:
EGITARAUA
URRIAK 4, OSTIRALA
09:00 Itziar Idiazabal. Jardunaldiaren aurkezpena.
09:45 IRAKASKUNTZA ELEANIZTUNA
- 09:45 Beñat Lascano eta Ibon Manterola: Mattin Zaku eta Etincelle/Centellita: D ereduko haurren garapen elebiduna aztergai.
- 10:15 Ana Aldekoa, Beñat Garaio eta Maite Garcia: 3 txerritxoak eta 4 ipuin, otsoak etxea bota ez dezan: hezkuntza eleaniztuna hizkuntza gutxitu batekin gelaratzeko zenbait praktika.
11:00-11:30 Atsedena
11:30 IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA
- 11:30 Begoña Ocio eta Roberto Mielgo: Hizkuntzen didaktika eta irakasleen formakuntza: ibiliak eta ibiltzekoak.
- 12:00 Jaione Ibarra, Jone Ozerinjauregi eta Maider Huarte: Hizkuntzak eta arloak proiektu globaletan bateratzeko proposamena.
- 12:30 Eneritz Garro eta Matilde Sainz: Debatearen lanketa eskolan euskaraz eta gaztelaniaz: zer ikasi dute ikasleek esku-hartze didaktiko baten ondotik?
13:15-15:00 Bazkaria
15:00 EUSKALDUN ELEBIDUN GOIZTIARREN HIZTEGIA ETA GRAMATIKA
- 15:00 Iñaki Garcia, Margareta Almgren eta Marijose Ezeizabarrena: Elebidun txikien garapen lexiko eta gramatikala.
- 16:30 Tania Barberán eta Isabel García del Real: 5 urteko haurren semantika eta pragmatika mailako garapena.
- 16:00 Saioa Larraza eta Amaia Munarriz-Ibarrola: Elebidun goiztiarrak: nola hauteman, hala ekoitzi?
- 16:30 Jürgen Meisel: Bi ama-hizkuntzen aldibereko bereganatzea: haur euskaldunen ikerketak haur txikien elebitasunaz erakutsi diguna.
- 17:00 Andoni Barreña: Hizkuntza-kooperazioa.
URRIAK 5, LARUNBATA
09:00 HIZKUNTZA-ANIZTASUNA MUNDUAN ETA EUSKAL HERRIAN
- 09:00 Belen Uranga eta Mikel Mendizabal: Munduko hizkuntza-aniztasunetik euskarara; ekologiatik begirada.
- 09:30 Ane Ortega eta Arkaitz Zarraga: Euskal-nasa kooperazioa: metodologia eraginkorraren bila, atazetan oinarritutako irakaskuntzaren bidetik.
- 10:00 Esti Amorrortu eta Jone Goirigolzarri: Euskal hiztun berrien aktibazioa: datozen urteetarako erronkak.
10:45-11:15 Atsedena
11:15 AHOZKOAREN DIDAKTIKA ETA DISKURTSOAREN ANALISIA
- 11:15 Argia Olçomendy eta Jon Casenave: Ahozko euskara Iparraldeko euskarako irakasleen formakuntzan.
- 11:45 Ines Garcia-Azkoaga, Leire Diaz de Gereñu eta Luis Mari Larringan: Narrazioak ardatz: generotasuna eta narrazio ekintzaren berezitasunak.
- 12:15 Jean-Paul Bronckart eta Joaquim Dolz: Eleaniztasuna, mintzaira zer den eta nola irakatsi behar den ulertzeko.
13.00-14.00 Itxiera-ekitaldia.
Erantzunak kargatzen...