Teknologia albisteak

Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketak egingo dira Eibarren urriaren 25ean

Erabiltzailearen aurpegia
2018-10-16 : 09:09

Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketak antolatu ditu UEUren Osasun Sailak urriaren 25ean, Eibarren. Osasun ikerkuntza euskaraz egiten dela azaleratzea eta euskal ikerlarien arteko harremanak sendotzea da jardunaldi honen helburua. Edizio honetan ikerketa klinikoari ere tokia egingo diote. Bertan parte hartzeko matrikula zabalik dago: www.ueu.eus.

Duela zortzi urte (2010), bizi-zientzietan ikertzen genuen euskaldun asko batu ginen UEUko egoitza akademikoan (Eibarko Markeskoan), ikerketa-taldeen ikerketa-lerroak aurkezteko. 2010eko topaketa horien helburu nagusiak hauek izan ziren: ikerkuntza euskaraz egiten zela azalaraztea eta ikerlari euskaldunak elkar ezagutzea.

Lau urtera (2014) Osasun-zientzietako Ikertzaileen II. Topaketak burutu genituen orduko helburu horiek berriz ere oinarri hartuta.

Osasun ikerkuntza euskaraz egiten dela azaleratzea eta euskal ikerlarien arteko harremanak sendotzea izan zen jatorrizko helburuak jarraitzen du xede izaten gaur egun ere.

III. Topaketetan izena emateko

Erantzun

Sartu