Ikergazte 2019, tesia bukatu berri edo bukatzear dutenentzat
2019-01-29 15:54
Zabalik dago IkerGazte 2019 kongresuan parte hartzeko artikuluen deialdia. Adi ibili, artikuluak aurkezteko epea otsailaren 22an amaituko da eta! Tesia bukatzen ari diren edo azken laupabost urteotan amaitu duten horiei zuzenduta dago artikuluen deialdia.
Norentzat da IkerGazte?
- IkerGaztea naiz? Gazte diogunean ibilbide zientifikoaz ari gara: tesia bukatzen ari diren edo azken laupabost urteotan amaitu duten horiei zuzenduta dago artikuluen deialdia.
- Ze eratako artikulua idatzi behar dut? 4-6 orrialdetako artikulua, edozein jakintza alorrekoa. Artikuluen formatuari buruzko informazio guztia IkerGazteren web orrian topatuko duzu.
Aurreko edizioak
Lehen edizioa 116 artikulurekin osatu genuen, eta 2017koa 122rekin. Guztira 200 ikertzaile inguru bildu ginen haietako bakoitzean: animatu zaitez eta ez galdu esperientzia hau! Ikusi Pauline Guelle Baionako ikergazteak kongresuan parte hartzeko ematen dituen arrazoiak.
- Ikusi hemen IkerGazte2015 kongresuko laburpen bideoa.
- Ikusi hemen IkerGazte2017 kongresuko laburpen bideoa.
Informazio eguneratua hemen topatuko duzu: www.ueu.eus/ikergazte
Zure artikuluaren zain geratzen gara.
Erantzunak kargatzen...