Teknologia albisteak

UEU

Erabiltzailearen aurpegia

Udako Euskal Unibertsitatea

Erabiltzailearen artikuluak

UEUk aurtengo Udako Ikastaroetan euskararen estatus juridikoa aztertuko du, besteak beste

2024-05-10 : 10:01

UEUk 52. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu. Azken bi urteetako hariari jarraituz, 20 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu hainbat eragilerekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Arnasgune akademiko eta euskaldunen topagune bezala definitu dituzte UEUko arduradunek. Euskararen estatus juridikoa landuko dute ekainaren 6an Iruñean egingo duten hasiera ekitaldian. Matrikula zabalik dago www.ueu.eus helbidean.

#Txiotesia7 lehiaketa maiatzaren 14an egingo da

2024-05-07 : 12:57

UEUk 7. aldiz antolatuko du Txiotesia lehiaketa maiatzaren 14an. Bertan parte hartuko duten ikertzaileek beren tesia X/Twitter-eko 6 txiotan edo Mastodon-eko 3 tutetan laburtu beharko dute. Bi urterik behin egiten den ekimen honen helburuak euskal ikertzaile gazteak eta haien lanak ezagutaraztea eta euskarazko zientziaren dibulgazioa sustatzea dira. Edizio honetan X (lehengo Twitter) sare sozialaz gain, Mastondon-en ere parte hartu ahal izango dute ikertzaileek.

Ikergazte kongresuak 200 ikertzaile euskaldun bilduko ditu Donostian maiatzean

2023-04-25 : 11:37

Maiatzaren 17an, 18an eta 19an Donostian egingo den IKERGAZTE kongresuan 200 ikertzailek parte hartuko dute elkar ezagutu eta euskarazko produkzio zientifikoa sustatzeko helburuarekin. 155 artikulu zientifiko aurkeztuko dira eta antolatzaileek ekitaldi arrakastatsua izango dela aurreikusten dute. Hiru egunetan zehar nazioarteko ikertzaileen hitzaldiak, mahai-inguruak, aurkezpenak eta ekintza ludikoak antolatu ditu UEUk. Izena emateko epea maiatzaren 7an bukatuko da.

#Txiotesia6 lehiaketa eta Ikergazte 2023 aurkeztu ditu UEUk

2022-11-17 : 12:36

50. urteurrenaren markoan eta Euskaraldiaren baitan UEUk #Txiotesia6 lehiaketa eta IKERGAZTE 2023 kongresuaren artikuluen deialdia aurkeztu ditu, ikertzaile belaunaldi berrientzat plaza izateko helburuarekin.

XXI. menderako Hizkuntza Politikaz hausnartzeko zita

2022-10-15 : 12:11

Txillardegiren heriotzaren 10. urteurrenean, Telesforo Monzon laborategiko Txillardegi Gogoeta Guneak, Jakinek eta UEUk elkarlanean antolatu dute XXI. menderako hizkuntza politikaz jardunaldia, XXI. mendeko erronken aurrean zer hizkuntza politika behar dugun argitu eta eztabaidatzeko helburuarekin. Urriaren 19an egingo dute Eibarren eta izena emateko aukera zabalik dago www.ueu.eus helbidean.

UEUren 50. Udako Ikastaroak prest daude

2022-05-13 : 09:11

UEUren Udako Ikastaroek 50 urte beteko dituzte aurten. Edizio berezia izatea nahi dute eta hori dela eta 22 jardunaldi eta topaketa antolatu dituzte hainbat eragileekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Biarritzen egingo den “50 urte UEUgintzan” jardunaldiak emango die hasiera ikastaroei. Ikastaro guztien matrikula 10 eurokoa izango da eta izena eman daiteke Ueu.eus helbidean.

UEUk 'Bekaduna' webseriea estreinatuko du maiatzaren 3an

2022-04-29 : 11:46

UEUk “Bekaduna” umorezko webseriea estreinatuko du maiatzaren 3an, bere 50. urteurrena ospatzeko asmoz. Proiektu hau UEUk, BIRA produkzioak eta Hiru Damatxok egin dute elkarlanean eta Mikel Irazustak eta UEUko lantaldeak egin dituzte aktore lanak. Webseriea lau kapituluk osatzen dute eta asmoa bi astetik behin UEUren youtube kanalean kapitulu berri bat argitaratzea da. Ikusi hemen aurrerapena

GuNETuz ataria jaio da, psikologo euskaldunen ataria

2022-04-11 : 11:13

UEUko Psikologia Sailak GuNETuz ataria sortu du, psikologo euskaldunak saretu, beraien lana euskaraz egiteko baliabideak eman eta gizarteari eduki baliagarriak eskaintzeko asmoz.

13 ikastaro prestatu ditu UEUk negu-udaberriko eskaintzan

2022-01-19 : 10:32

13 ikastaro prestatu ditu UEUk negu-udaberri honetan online, Eibar eta Iruñean. Matrikula dagoeneko zabalik dago. Ikastaro guztiak euskaraz dira eta edozeinek parte hartu dezake. Aukeratu zurea!

“Online irakaskuntzaren testuinguruak eta horietarako eredu pedagogikoak” webmintegia

2021-11-10 : 17:19

Azaroaren 17an “Online irakaskuntzaren testuinguruak eta horietarako eredu pedagogikoak” webmintegia egingo du UEUk. Une honetan, ikasteko eta irakasteko prozesuak gero eta testuinguru dinamiko gehiagotan gauzatzen ari dira. Ondorioz, eredu teknopedagogikoen garrantzia handia da, horiei esker izango baitugu testuinguru-aniztasun horretako funtsezko hainbat alderdi aztertu eta interpretatzeko modua: ikastaroen diseinu didaktikoa, interakzioaren kudeaketa, e-jarduerak edo ebaluaziorako prozedurak, besteak beste.

Ekonomialari euskaldunen II. BIltzarra: sarea sortzea helburu

2021-10-27 : 16:05

Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra egingo da azaroaren 26an Bilbon, UEUk, Ekonomisten Euskal Elkargoak eta UPV/EHUk antolatuta. Azken joera teorikoen berri izan eta pil-pileko gaiez modu kritikoan eztabaidatu, unibertsitatea eta profesionalen arteko zubi-lanak egin eta sarea sortzea du helburu topaketa honek. Izena emateko epea zabalik dago: www.ueu.eus

1

"Latinoamerikaren zain urratuak" liburua euskaratu du Iñaki Alegriak

2021-10-07 : 10:53

Duela 50 urte Eduardo Galeanok idatzi zuen "Latinoamerikaren zain urratuak" liburua euskarara itzuli du Iñaki Alegriak, UEUk argitaratuta. Kolonialismoaren azterketarako derrigorrezko liburu hau euskaraz egotearen garrantzia azpimarratu du, bai eta gaur egun oraindik duen egunerokotasuna ere.

Ia 200 ikertzaile gaztek parte hartuko dute IkerGazte kongresuan

2021-05-27 : 15:33

UEUk laugarren aldiz antolatu du “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresua antolatu du ekainaren  9, 10 eta 11n Gasteizen. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea da. Pandemiak mugatutako edizioa baldin bada ere, inoiz baino komunikazio gehiago jaso dituzte eta 200 ikertzailek parte hartuko dute guztira. Ikertzaile gazteen ekarpenak ezagutzeaz gain, nazioarteko ikertzaile garrantzitsuek ere parte hartuko dute kongresuan.

“Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz” V. jardunaldiak egingo dira Donostian

2021-01-13 : 12:43

Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz” jardunaldia antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAK eta UEUk. Jardunaldi hau gai hau lantzen duen bosgarrena izango da. Nazioarteko esperientzien berri izateko, garapen soziekonomiko endogenorako ereduak ezagutzeko, arkitektoen betaurrekoak janzteko eta arnasguneetan oinarritutako hizkuntza politiken ereduan sakontzeko saioa izango da oraingoa. Topaketa urtarrilaren 23an egingo da Donostiako San Telmo Museoan. Matrikula ueu.eus webgunean egin daiteke, eta zuzenean ere jarraitu ahal izango da UEUren Youtubeko kanaletik.

 

Humanitate Digitalak Euskal Herrian I. jardunaldiak egingo dituzte ostiralean

2020-12-15 : 12:43

UEUk eta Errenteriako Udalak Humanitate digitalak Euskal Herrian I jardunaldiak antolatu dituzte ostiral honetan “Tresnak sortzen ditugu, tresnek sortzen gaituzte” izenburupean, gai hau mahai gainean jarri eta erantzunak bilatzeko asmoz. Saio honek urteetan luzatuko den elkarrizketa jarraitu eta askotariko baten lehen pausua izan nahi du. Online izango da eta Moodle plataformatik eskainiko da. Matrikula doakoa da eta oraindik izena eman daiteke.

Ainhoa Gonzalez eta Eider Urkola dira #Txiotesia5 lehiaketako irabazleak!

2020-11-26 : 17:49

UEUk kudeatzen duen Unibertsitatea.net atariak antolatu duen "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketako bosgarren edizioko irabazleak nortzuk diren jakin dugu. Lehen saria Ainhoa Gonzalez Pujana gasteiztarra izan da "Zelula estromal mesenkimalen eragin immunomodulatzailea sustatzeko bioinspiraturiko hiru dimentsiotako sistema funtzio anizdunak" tesia era ulergarrienean laburtzeagatik, eta bigarren saria Eider Urkola Ezeiza billabonatarra izan da "Andrei Zvyagintsev: hausnarketa morala eta politikoa” zine zuzendariari buruzko lana modu originalenean laburtzeagatik.

Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia

2020-10-26 : 11:36

UEUk, Euskal Wikipediako Kultur Elkartearen (EWKE) laguntzarekin, humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko eta euskarazko datu libreen sorkuntza, elkartrukea eta zabalpena bultzatzeko asmoz honako ikerketa-deia egiten du bigarren urtez. 5.000 euroko bi diru-poltsa emango dira.

Zabalik dago Natur Zientzien IV. Topaketan izena eman eta posterrak bidaltzeko epea

2020-10-14 : 11:46

UEUko Natura Zientziak sailak eta Euskalnatura taldeak Natur Zientzien IV. Topaketa antolatu dute azaroaren 7 eta 8an, Iruñean. Aurtengo topaketak aldaketa globala izango du ardatz. Antartidako izotz-urtzeak eta Amazonaseko suteak alde batetara utzi eta Euskal herriko ingurumen arazoak izango dituzte hizpide. Dagoeneko zabalik dago matrikula (doan) eta poster deialdia.

“Sanferminetako azken erritua: Villavesaren entzierroa” liburua idatzi du Josu Ozaitak

2020-06-15 : 13:00

UEUk argitaratu duen "Sanferminetako azken erritua: Villavesaren entzierroa" liburuan Josu Ozaita antropologoa San Ferminetan murgilduko da 10 egunez Villavesaren entzierroa aztertzeko eta erritu hutsik ez dagoela erakutsiko digu ikerketa berezi honen bidez.

Zabalik dago UEUren Udako Ikastaroetan izena emateko epea

2020-06-04 : 15:02

Koronabirusak baldintzatutako egoeran, UEUk Udako Ikastaroen eskaintzarekin #ElkarEkin  aurrera egiteko erronka jarri dio bere buruari. Datak moldatu eta ekainetik irailaren hasiera bitartean 17 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Eibar, Iruñea, Baiona, Usurbil eta Donostian. Guztiek 10 euroko prezio sinbolikoa izango dute. Dagoeneko matrikula zabalik dago www.ueu.eus helbidean.

Aurrekoak ››