Psikologo Euskaldunen III. Topaketa antolatu dute elkarlanean UEUk eta Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialak. Azaroaren 16an Eibarren egingo den jardunaldi honek psikologian lanean ari diren profesional euskaldunak elkartzea du helburu, haien beharrak, ekarpenak eta beste bana ditzaten. Izena emateko epea zabalik dago: www.ueu.eus
EGITARAUA
9:15-9:30: Harrera eta ongi etorria.
UEU eta Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala.
9:30-10:00: Sarrera hitzaldia: Euskara eta psikologoen lana.
Xabier Isasi Balanzategi. UPV-EHUko irakaslea. UEUko kidea.
10:00-10:20: Euskararen erabilera hezkidetzailea.
Luixa Reizabal Arruabarrena eta Ainize Sarrionandia Peña. UPV-EHUko irakasleak. UEUko kidea.
10:20-10:40: Familia, eskola eta komunitatearen arteko baterako hezkuntza: Koedukazioa.
Alaitz Etxaniz Aranzeta. Psikologoa eta ikertzailea.
10:40-11:00: Bigarren prisionizazioa eta euskal presoen adineko gurasoen osasun mentala.
Eneko Sansinenea Mendez eta Iñaki Garcia Fernandez. UPV-EHUko irakasleak.
11:00-11:30: Atsedena. Kafea.
11:30-11:50: Ebaluazio tresnak euskarara egokitzea.
Jaione Onaindia Rodriguez. Deustuko Unibertsitatea.
11:50-12:10: Familia terapia.
Eneko Mendiluze Plaza. Familia Terapeuta.
12:10-12:30: Portaera nahasteak nerabezaroan: seme-alaben gurasoenganako abusua.
Daniel Marañon Balbuena. Osakidetza.
12:30-14:00: Psikologo euskaldunen sarea sortzeko bilera.
14:00-16:00: Bazkaria.
16:00-16:20: Psikologo euskaldunak hezkuntza munduan.
Jon Agirre Zaldunbide. Lauaxeta Ikastola.
16:20-16:40: Gizarte zerbitzuetako psikologoak.
Jon Elordui Ortuondo. Lagungo.
16:40-17:00: Psikologia klinikoa euskaraz
Maritxu Jimenez Carnicero. UEUko kidea.
17:00-17:30: Amaiera: etorkizunerako proposamenak eta erronkak.
Erantzun
Sartu