Teknologia albisteak

Helduen Euskalduntze Alfabetatzearen erronkak aztertuko dituzte Glotodidaktikako VI. Topaketan

Erabiltzailearen aurpegia
2018-10-31 : 12:55

“Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira” Glotodidaktikako VI. Topaketa antolatu du UEUren Glotodidaktika sailak HABErekin elkarlanean eta Euskaltzaindiaren laguntzarekin. Jardunaldi honen helburua euskararen biziberritze prozesuaren egoera aztertzea eta helduen euskalduntze alfabetatzea horren baitan kokatzea da. Topaketa azaroaren 9 eta 10ean egingo da Bilbon eta matrikula zabalik dago  www.ueu.eus web gunean.

 

Arkaitz Zarraga, topaketaren koordinatzailearen arabera, “Euskara Biziberritzeko prozesua bera ataka berrian dago. Bultzada berri bat eman behar diogu euskarari, beste hizkuntzekiko berdintasunerako bide horretan. Erronkak ugariak dira: ezagutza hedatzea, ezagutzatik erabilerarako urratsa ematea, euskara esparru berrietara hedatzea… Euskaltegiok ere, garai batean izan genuen erkargarritasuna berreskuratu behar dugu. Sarritan azterketen eta egiaztatze prozesuen morroi bihurtzen gara eta, behar bada, ez gara kapazak beste hainbat erronkari aurre egiteko.  Topaketa hau elkarlanerako abiapuntu bat izatea nahi dugu. Sektore handia gara eta denon ekarpenak beharrezkoak izango dira. Baina sektoretik kanpo dauden eragileekin ere elkarlana bilatu nahi dugu”.

Ikusi EGITARAUA

Izena emateko

Erantzun

Sartu