Teknologia albisteak

“Erleekin solasean” liburua idatzi du Martxel Aizpuruak

Erabiltzailearen aurpegia
4
2020-05-11 : 10:39

UEUk argitaratu duen “Erleekin solasean” liburuan Martxel Aizpurua biologoak erleen bizitza azaltzen digu, ikuspuntu desberdinetatik eta elkarrizketa formatuan. Erleen bizitza ezagutzera inoiz inguratu ez den publikoari zuzenduta dago, besteak beste.

Aizpuruaren esanetan, erleek beti harritu egin gaituzte: “Erleak, sartu-irtenean, abaraska perfektuak egiten dituzte eta gainera eztiz beteak. Antolamendu bat sumatzen da erladian. Batek baino gehiagok gizarte perfektua irudikatu du haiengan. Nola dagoen erregina bat, zenbat arrautza egiten dituen, langileek nola zaintzen dituzten umeak, nola komunikatzen diren, … Jendeak dio nolatan hain zomorro txikiek eduki dezaketen halako bizitza sozial antolatua“.

Erleen bizitza ezagutzeaz gain, egileak erleei buruz euskaraz ezagutzen dituen liburuen zerrenda eta glosario zabal bat ere aurkituko du liburuan, non irakurleak erleei buruzko informazioa topatuko duen.

Liburua irakaskuntzan erabilgarria izan daitekeela uste du egileak, 13-16 urte artekoen artean, nekazaritza-eskoletan, bai eta behe mailetan ere. Horretaz gain, erleen bizitza ezagutzera inoiz inguratu ez denarentzat ere aproposa izan daitekeela uste du Aizpuruak.

Erantzun

Sartu