Teknologia albisteak

UEU

Erabiltzailearen aurpegia

Udako Euskal Unibertsitatea

Erabiltzailearen jarduna

Agustin Arrietaren "Zientziaren argi-itzalak" liburua argitaratu du UEUk

2017-06-03 : 13:50

Agustin Arrietaren "Zientziaren argi-itzalak" argitaratu du UEUk. Saiakera honetan, egilea zientzia-jardueraren argazki edo irudi egoki baten bila abiatzen da eta zenbait oreka-ariketa egiten ditu. UEUren dendan eskuratu daiteke.

UEUren 45. Udako Ikastaroak: elkarlanetik ekinez

2017-05-25 : 11:14

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), bere udako ikastaroak aurkeztu ditu, ELKAR EKIN lelopean. Elkarlanaren garrantzia azpimarratuz, ekainaren 22tik uztailaren 14ra bitartean, 35 jarduera prestatu ditu. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago www.ueu.eus web gunean.

Lurraldea eta Hizkuntzari buruz, begirada osagarrietatik

2017-04-25 : 08:40

Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa“ graduondokoaren baitan, ALTERNATIBAK saio irekia antolatu dugu larunbatean. Begirada osagarrietatik (hirigintza, feminismoa, zientzia, kultura, ekologia) lurraldea eta hizkuntza kudeatzeko proposamenak jarri nahi dira mahai gainean. Euskaraz bizitzeko aukerak, gogoak eta guneak zabalduko dituzten garapen eta kudeaketa ereduak bilatu-partekatu nahi ditugu. Saioa irekia da, baina izena eman behar da.

UEUren liburuak erdi prezioan Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

2017-04-22 : 10:13

UEUk eskaintza berezia egin du Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko: apirilaren 21etik 24ra bitartean (biak barne) liburu guztiak ERDI PREZIOAN eskuratu ahal izango dituzu denda birtualean.

 

UZTARO giza eta gizarte zientzien aldizkaria 100. zenbakira iritsi da: zatoz ospatzera!

2017-03-10 : 16:15

Martxoaren 14an UZTARO Giza eta Gizarte Zientzien aldizkariaren 100. zenbakia ospatzeko ekitaldia prestatu du UEUk Bilboko Kafe Atzokian, arratsaldeko 18:30etan. Zenbaki biribila aitzakia hartuta, Jokin Apalategiri, UZTAROko zuzendariari, elkarrizketa egin diogu

TELP (taller d´espai lingüístic personal) tailerra

2017-03-01 : 15:21

UEUren udaberriko eskaintzaren barruan “TELP (taller d´espai lingüístic personal) tailerra” izeneko ikastaroa izango da. Euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztu, hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago egon eta horretarako baliabide gehiago sortzea du helburu. Euskaraz egiteko gogoa duten hiztunei (hizkuntza kontzientziadunei) dago zuzenduta.

Sormen laborategia ikastaroa

2017-02-22 : 09:27

UEUren udaberriko eskaintzaren barruan “Sormen laborategia” izeneko ikastaroa izango da. Teknika berritzaileen bitartez, sormen-ahalmena garatu eta jorratu ahal izateko bideak zabaltzea du helburu eta norberaren eta ingurukoen sormena garatzeko oinarrizko tresnak eskaini nahi ditu. Guraso, irakasle eta hezitzaileei dago zuzenduta.

Ikergazte 2017: artikuluak bidaltzeko epea amaitzear

2017-02-16 : 11:56

Maiatzaren 10, 11 eta 12an IKERGAZTE 2017, ikertzaile euskaldunen bigarren kongresua antolatuko du UEUk Iruñean, NUPekin elkarlanean. Tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri zuzenduta dago kongresu hau. Artikuluak bidaltzeko epea otsailaren 28an amaituko da. Animatu!

"Kolorezko zenbakiekin matematika lantzen", on-line ikastaroa

2017-02-15 : 11:30

UEUren udaberriko on-line eskaintzaren barruan Kolorezko zenbakiak. Matematika lantzen erregeleten bidez izeneko ikastaroa izango da. Erregeletak edo kolorezko zenbakiak George Cuisenaire irakasle eta musikariak asmatu zituen XX. mendeko 40ko hamarkadan. Musika irakasteko sortu zituen berak, baina laster konturatu zen kalkulurako zuten balioaz. Material horrek eskaintzen dituen aukerak ikasiko dituzte formazio honetan. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzenduta dago.

Sormena, GIS librea, haur eta gazteen transexualitatea… 15 ikastaro prestatu ditu UEUk udaberriko eskaintzan

2017-02-08 : 15:23

Sormena, GIS librea, haur eta gazteen transexualitatea,… 15 ikastaro prestatu ditu UEUk udaberri honetan Eibar, Gasteiz, Iruñean eta on-line. Matrikula dagoeneko zabalik dago. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hainbat udalek diru-laguntzak ematen dituzte. 

UEUk eta NUPek Ikergazte kongresua antolatuko dute maiatzean Iruñean

2016-12-17 : 10:02

UEUk eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak “IKERGAZTE: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresuaren bigarren edizioa antolatuko dute elkarlanean. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea da. Kongresua Iruñean egingo da maiatzaren 10, 11 eta 12an. Artikuluak bidaltzeko epea otsailaren 28ra arte dago zabalik. Informazio guztia: www.ueu.eus/ikergazte

UEU eta Baionako Bernat Etxepare Lizeoa, elkarlanean

2016-11-16 : 11:53

UEUk bat egin du Baionako Bernat Etxepare Lizeoak abian duen “Hazten gaitu, hazten dugu” kanpainarekin. Honen bidez, lizeo berriarentzat ekipamendu eta materialak lortu nahi dira sagarrondoak salduz. Bernat Etxepare lizeoa da Ipar Euskal Herrian irakaskuntza euskaraz eskaintzen duen lizeo bakarra, eta UEU ere euskarazko unibertsitate proiektu euskalduna izanik, bidelagun izatea erabaki du kanpainaren zabalkundean lagunduz eta ekarpena eginez. Horretaz gain, indarrak bildu eta elkarlanean aritzeko asmoa dute Ipar Euskal Herrian euskarazko eskaintza sustatzeko. Zeuk ere lagundu dezakezu! www.betxepare.eus.

UEUren Ikasturte hasierako ekitaldia egingo da gaur Markeskoan, 18:30etan. Lorea Agirrek emango du s...

2016-09-29 : 13:29

UEUren Ikasturte hasierako ekitaldia egingo da gaur Markeskoan, 18:30etan. Lorea Agirrek emango du sarrera hitzaldia: "Egin izateko. Euskararen borroka feminista". Ekitaldia zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izango da: http://video.i2basque.es/programa.php?d=29&m=9&a=2016&n=1472680800&i=eu

UEUk ikasturte betea prestatu du Nafarroan, elkarlana ardatz

2016-10-03 : 09:18

UEUk aurtengoa inoizko ikasturte indartsuena bezala aurkeztu du, Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin orain abiatu duen eta NUPekin eta Iruñeko Udalarekin martxan dituen elkarlanei esker. Lankidetza hauen bidez, nafar profesionalak formatu, tokiko behar akademikoei erantzun eta etengabeko euskarazko formazioaren erreferentzialtasuna areagotu nahi du UEUk. Datorren maiatzean IKERGAZTE kongresuaren bigarren edizioa Iruñean egingo duela ere aurreratu du.

"Bakea gugandik eraikitzen" jardunaldia egingo da urrian Azpeitian

2016-09-26 : 13:31

UEUk, Azpeitiko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera “Bakea gugandik eraikitzen. Egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko bermea” jardunaldiak antolatu ditu, bakea eraikitzeko prozesuan sakondu eta gizartea eraldatzeko proposamenak lantzeko oinarriak jartzeko asmoz. Topaketak urriaren 14 eta 15ean egingo dira Azpeitian eta bertan, besteak beste, Iosu Chuecak, Lourdes Herrastik eta Aintzane Ezenarrok parte hartuko dute. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago: www.ueu.eus.

5 graduondoko sustatu ditu UEUk ikasturte honetan

2016-09-13 : 11:19

UEUk ikasturte honetan euskarazko 5 Berezko Titulu sustatu ditu UPV/EHUren eskaintzaren barnean aditu euskaldunak formatzeko helburuarekin. Izena emateko epea irailaren 22an bukatzen da.

Unibertsitatean euskarazko on-line eskaintzaz hausnartzeko

2016-05-31 : 13:36

UEUk “Euskarazko on-line eskaintza unibertsitatean: egoera eta erronkak” jardunaldia antolatu du ekainaren 10ean Donostian. Bertan, unibertsitate mailako euskarazko on-line eskaintzari buruz hausnartu, gai honekiko instituzioek duten asmoa jaso, egun dugun eskaintza argitu eta unibertsitateek arlo honetan dituzten erronkak zeintzuk diren aztertu nahi dute. Matrikula DOAN da: www.ueu.eus.

UEUren ikastaroak, inoiz baino anitzagoak

2016-05-18 : 18:43

30 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu UEUk udan, pasa den urteko arrakasta errepikatzeko helburuarekin. Aurtengo leloa ANITZA izango da, udako ikastaroen gai, formatu, toki eta pertsonen aberastasuna azpimarratzeko asmoz. 

“Lurraldea eta Hizkuntza: Oraina & Geroa” jardunaldiak maiatzaren 12an

2016-04-30 : 09:59

Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk “Hizkuntza eta Lurraldea. Oraina & Geroa” jardunaldiak antolatu dituzte hirugarren urtez. Edizio honetan Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) tresnaren oraina eta etorkizuna irudikatu nahi da, esperientzia zehatzak aurkeztuz, balizko kalteak apaltzeko neurri zuzentzaileez hausnartuz, eta ELE tresnaren txertaketa legal posiblea iradokiz. Honokoarekin hiru urteko zikloa itxi egiten da, eta antolatzaileek egindako lanak ondarea utzi duela azpimarratu dute. Matrikula doan da. Izena emateko: www.ueu.eus

UEUren liburuak erdi prezioan lau egunez

2016-04-22 : 12:53

UEUk eskaintza berezia egingo du apirilaren 22tik 25era bitartean (biak barne) liburuaren nazioarteko eguna ospatzeko: liburu guztiak ERDI PREZIOAN eskuratu ahal dituzu gure denda birtualean.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››