Aurtengo UEUren Udako Ikastaroak Bilbon abiatuko dira, "Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian" jardunaldiarekin. UEUk iaz hasitako bidea jarraitu nahi du, erakundearentzat estrategikoa den gai hau sozializatuz. Matrikula doan da.
Gutxi dira orain arte Ingurune digitalaren inguruan Euskal Herrian egin diren ikerketak, ez bada alde teknologikotik. Jardunaldi honetan, atzerriko esperientzietatik ikasiz, euskal adituek eta administrazioek Ingurune digitalaren institutu baten aukerak zeintzuk diren landuko dugu.
Erantzun
Sartu