Sormena, GIS librea, haur eta gazteen transexualitatea… 15 ikastaro prestatu ditu UEUk udaberriko eskaintzan
2017-02-08 11:23
Sormena, GIS librea, haur eta gazteen transexualitatea,… 15 ikastaro prestatu ditu UEUk udaberri honetan Eibar, Gasteiz, Iruñean eta on-line. Matrikula dagoeneko zabalik dago. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hainbat udalek diru-laguntzak ematen dituzte.
Hauek dira UEUk eskaintzen dituen ikastaroak:
On-line
- Euskal Mitologia: kultura ondarea.
- Kolorezko zenbakiak. Matematika lantzen erregleten bidez.
- Lurraldea ulertu eta aztertzeko beste modu bat. GIS librea eta Geoprozesamendua (QGIS).
- Nola hezi genero-berdintasunean eskolaren eremuan.
- Sormen laborategia.
Ikasgelakoak
- Adimen emozionala. (Iruñea)
- Adingabeak eta internet: arriskuak eta nortasun digitala. (Eibar)
- Argazkigintza digitala: zure reflex kamera ezagutzen. (Iruñea)
- Bizitzaren eskola: askatasunerako pedagogia. (Eibar)
- Bulba duten mutilak eta zakila duten neskak, haurren eta gazteen artean. (Iruñea)
- Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen. (Gasteiz)
- Galerak, heriotza eta dolua haurren hezkuntzan. (Eibar)
- HTML aurkezpenak egiten Reveal.js plataformarekin. (Eibar)
- Psikomotrizitatea, mugimendu eta joku librea. (Iruñea)
- TELP (taller d´espai lingüístic personal) tailerra. (Eibar)
Ikusi ikastaro hauetarako dauden diru-laguntzak.
Erantzunak kargatzen...