Teknologia albisteak

Sormen laborategia ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia
2017-02-20 : 11:27

UEUren udaberriko eskaintzaren barruan “Sormen laborategia” izeneko ikastaroa izango da. Teknika berritzaileen bitartez, sormen-ahalmena garatu eta jorratu ahal izateko bideak zabaltzea du helburu eta norberaren eta ingurukoen sormena garatzeko oinarrizko tresnak eskaini nahi ditu. Guraso, irakasle eta hezitzaileei dago zuzenduta.

Hauek dira ikastaroaren helburuak:

  • Sormena lantzea, bakoitzak bere baitan dituen baliabideak kontutan hartuta.
  • Sormena lantzeko erabilgarriak diren zenbait metodo ezagutzea eta lantzea.
  • Sormen-ahalmenaren inguruko mitoekin apurtzea.
  • Norberaren sormenerako ahalmenak lantzea.

Irakaslea Bittor Cámara Hierro izango da. Irakurri egin diogun elkarrizketa. Ikastaroa Eibarko UEUren Ikastetxe Nagusian izango da eta martxoaren 4an hasiko da. INFORMAZIO gehiago eta MATRIKULA egiteko: Sormen laborategia

Erantzun

Sartu