UEU
Udako Euskal Unibertsitatea
Artikuluak
Ikergazte 2025: proposamenak bidaltzeko epea ireki da
IkerGazte UEUk bi urterik behin antolatzen duen diziplinarteko kongresua da, eta aurten tokatzen da 6. edizioa: Maiatzaren 28, 29 eta 30ean egingo da, Bilboko Euskalduna Jauregian. Dagoeneko zabalik dago artikuluak bidaltzeko epea, adi, otsailaren 17ra arte. IkerGazteren helburua da euskal ikertzaile gazteek elkar ezagutzea, goi-mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea eta ikerketa horien emaitzak zabaltzea.
UEUk aurtengo Udako Ikastaroetan euskararen estatus juridikoa aztertuko du, besteak beste
UEUk 52. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu. Azken bi urteetako hariari jarraituz, 20 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu hainbat eragilerekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Arnasgune akademiko eta euskaldunen topagune bezala definitu dituzte UEUko arduradunek. Euskararen estatus juridikoa landuko dute ekainaren 6an Iruñean egingo duten hasiera ekitaldian. Matrikula zabalik dago www.ueu.eus helbidean.
#Txiotesia7 lehiaketa maiatzaren 14an egingo da
UEUk 7. aldiz antolatuko du Txiotesia lehiaketa maiatzaren 14an. Bertan parte hartuko duten ikertzaileek beren tesia X/Twitter-eko 6 txiotan edo Mastodon-eko 3 tutetan laburtu beharko dute. Bi urterik behin egiten den ekimen honen helburuak euskal ikertzaile gazteak eta haien lanak ezagutaraztea eta euskarazko zientziaren dibulgazioa sustatzea dira. Edizio honetan X (lehengo Twitter) sare sozialaz gain, Mastondon-en ere parte hartu ahal izango dute ikertzaileek.
Ikergazte kongresuak 200 ikertzaile euskaldun bilduko ditu Donostian maiatzean
Maiatzaren 17an, 18an eta 19an Donostian egingo den IKERGAZTE kongresuan 200 ikertzailek parte hartuko dute elkar ezagutu eta euskarazko produkzio zientifikoa sustatzeko helburuarekin. 155 artikulu zientifiko aurkeztuko dira eta antolatzaileek ekitaldi arrakastatsua izango dela aurreikusten dute. Hiru egunetan zehar nazioarteko ikertzaileen hitzaldiak, mahai-inguruak, aurkezpenak eta ekintza ludikoak antolatu ditu UEUk. Izena emateko epea maiatzaren 7an bukatuko da.
#Txiotesia6 lehiaketa eta Ikergazte 2023 aurkeztu ditu UEUk
50. urteurrenaren markoan eta Euskaraldiaren baitan UEUk #Txiotesia6 lehiaketa eta IKERGAZTE 2023 kongresuaren artikuluen deialdia aurkeztu ditu, ikertzaile belaunaldi berrientzat plaza izateko helburuarekin.
XXI. menderako Hizkuntza Politikaz hausnartzeko zita
Txillardegiren heriotzaren 10. urteurrenean, Telesforo Monzon laborategiko Txillardegi Gogoeta Guneak, Jakinek eta UEUk elkarlanean antolatu dute XXI. menderako hizkuntza politikaz jardunaldia, XXI. mendeko erronken aurrean zer hizkuntza politika behar dugun argitu eta eztabaidatzeko helburuarekin. Urriaren 19an egingo dute Eibarren eta izena emateko aukera zabalik dago www.ueu.eus helbidean.
UEUren 50. Udako Ikastaroak prest daude
UEUren Udako Ikastaroek 50 urte beteko dituzte aurten. Edizio berezia izatea nahi dute eta hori dela eta 22 jardunaldi eta topaketa antolatu dituzte hainbat eragileekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Biarritzen egingo den “50 urte UEUgintzan” jardunaldiak emango die hasiera ikastaroei. Ikastaro guztien matrikula 10 eurokoa izango da eta izena eman daiteke Ueu.eus helbidean.
UEUk 'Bekaduna' webseriea estreinatuko du maiatzaren 3an
UEUk “Bekaduna” umorezko webseriea estreinatuko du maiatzaren 3an, bere 50. urteurrena ospatzeko asmoz. Proiektu hau UEUk, BIRA produkzioak eta Hiru Damatxok egin dute elkarlanean eta Mikel Irazustak eta UEUko lantaldeak egin dituzte aktore lanak. Webseriea lau kapituluk osatzen dute eta asmoa bi astetik behin UEUren youtube kanalean kapitulu berri bat argitaratzea da. Ikusi hemen aurrerapena
GuNETuz ataria jaio da, psikologo euskaldunen ataria
UEUko Psikologia Sailak GuNETuz ataria sortu du, psikologo euskaldunak saretu, beraien lana euskaraz egiteko baliabideak eman eta gizarteari eduki baliagarriak eskaintzeko asmoz.
13 ikastaro prestatu ditu UEUk negu-udaberriko eskaintzan
13 ikastaro prestatu ditu UEUk negu-udaberri honetan online, Eibar eta Iruñean. Matrikula dagoeneko zabalik dago. Ikastaro guztiak euskaraz dira eta edozeinek parte hartu dezake. Aukeratu zurea!