UEUk aurtengoa inoizko ikasturte indartsuena bezala aurkeztu du, Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin orain abiatu duen eta NUPekin eta Iruñeko Udalarekin martxan dituen elkarlanei esker. Lankidetza hauen bidez, nafar profesionalak formatu, tokiko behar akademikoei erantzun eta etengabeko euskarazko formazioaren erreferentzialtasuna areagotu nahi du UEUk. Datorren maiatzean IKERGAZTE kongresuaren bigarren edizioa Iruñean egingo duela ere aurreratu du.
Eskaintza propioko ikastaroak, UEUren Iruñeko egoitzan egingo dira:
Hezkuntza Departamenduarekin elkarlanean 5 ikastaro eskainiko ditugu:
Unibertsitate Atalarekin, Hezkuntza graduko ikasleek lehentasuna badute ere, publiko zabalari eskainitako 3 ikastaro DOAN Iruñeko ILZn:
- Kantuz eta haur poesiaren bitartez komunikazioa landuz
- Literaturaren ahozko baliabideak: zelan kontatu ipuinak eta olerkiak haurrei
- Blogen erabilera hizkuntza geletan
Euskara Atalarekin, Nafarroako sare publikoko A, B eta D ereduetako irakasle ez unibertsitarioentzako bi ikastaro EIBZn:
- Aurkezpenetan entrenamendu trinkoa
- Euskal Literaturaren irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan
NUPekin azken urteetako ildoari jarraituz, Kultur Jardueren baitan bi ikastaro eskainiko ditugu azaroan:
- Argazkigintza digitala: edizioa
- Argazkigintza digitala: zure reflex kamera ezagutzen
Argazkian, ezkerretik eskuinera: Imanol Nuñez (NUP), Mikel Rey (Hezkuntza departamendua), Maider Beloki (Iruñeko Udala), Iñaki Alegria (UEU) eta Edurne Koch (UEU)
Erantzun
Sartu