Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), bere udako ikastaroak aurkeztu ditu, ELKAR EKIN lelopean. Elkarlanaren garrantzia azpimarratuz, ekainaren 22tik uztailaren 14ra bitartean, 35 jarduera prestatu ditu. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago www.ueu.eus web gunean.
45. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu UEUk Iruñean, Elkar Ekin lelopean. Iñaki Alegria UEUko zuzendariaren esanetan, UEU ez litzatekeelako posible elkarlanik gabe. “Gure izaeran dago elkargune izatea, eta udako ikastaroak ere hori islatzen dute. Ikastaro hauek auzolanean antolatzen ditugu pertsona eta erakundeekin, eta elkarlan horretatik ekiten diegu proiektu berriei, jakintza berriei. Eta horregatik, beste urte batez, bere curriculum profesionala zein pertsonala aberastu nahi duen orok izango du tokia gure udako ikastaroetan”.
Hainbat diru-laguntza daude ikastaroetara etortzeko:
Ikasle, langabetu eta jubilatuentzat beherapenak.
Bizkaitarrentzat: unibertsitateko ikasle eta ikasle-ohi langabetuek matrikula, egoitza eta joan etorria doan.
Euskal Herriko hainbat udalek diru laguntzak emango dituzte beraien herritarrentzat.
BERRIAlagunentzat. UEUko bazkideek duten deskontu bera izango dute, hau da, %25eko beherapena. Horretarako matrikula-orriko oharretan jarri behar dute BERRIAlagun zenbakia.
Erantzun
Sartu