“Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa“ graduondokoaren baitan, ALTERNATIBAK saio irekia antolatu dugu larunbatean. Begirada osagarrietatik (hirigintza, feminismoa, zientzia, kultura, ekologia) lurraldea eta hizkuntza kudeatzeko proposamenak jarri nahi dira mahai gainean. Euskaraz bizitzeko aukerak, gogoak eta guneak zabalduko dituzten garapen eta kudeaketa ereduak bilatu-partekatu nahi ditugu. Saioa irekia da, baina izena eman behar da.
Hau da prestatutako egitaraua:
Saioa apirilaren 29an (larunbata) Eibarko UEUren egoitzan (Markeskoan) egingo da, 9:30-14:00 ordutegian eta sarrera librea izango du (izena eman behar da a.latatu@ueu.eus helbidean).
Erantzun
Sartu