“Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera” jardunaldia antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk, Gaindegiak, Azpeitiko Udalak eta UEUk. Laugarren edizioa den honetan lurgune euskaldunen eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarriak proposatuko dira. Topaketa urriaren 10ean egingo da Azpeitian eta matrikula egiteko epea zabalik dago: www.ueu.eus
“Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean” jardunaldia antolatu du UEUk Kontseiluaren laguntza eta Euskarabidearen babesletzarekin. Alde batetik, Nafarroako zonifikazioaren ondorioak alde juridikotik aztertuko dira, eta bestetik, ikuspegi historikoa, arlo administratiboa, soziolinguistikoa eta euskararen garapenerako trabak. Topaketa irailaren 29an egingo da Iruñean eta matrikula zabalik dago (DOAN): www.ueu.eus.
UEUk ikasturte honetan euskarazko 2 Berezko Titulu sustatu ditu UPV/EHUren eskaintzaren barnean aditu euskaldunak formatzeko helburuarekin. Izena emateko epea irailaren 21ean bukatzen da.
25 ikastaro prestatu ditu UEUk udazken honetan on-line, Eibar, Iruñean eta Gasteizen. Matrikula dagoeneko zabalik dago. Ikastaro guztiak euskaraz dira eta edozeinek parte hartu dezake. Piztu zure jakin-mina!
UEUk 35 ikastaro, jardunaldi eta tailer antolatu ditu 46. Udako Ikastaroen baitan, azken urteetako arrakasta errepikatzeko helburuarekin. Iazko lelo berdina aukeratu dute aurten ere, hau da, #ElkarEkin, udakoak elkarlanean antolatu eta jakintza berriak sortzen direla azpimarratzen jarraitzeko asmoz. Ikastaroak Gasteizen abiatuko dira eta Iruñea, Eibar, Baiona eta Donostian egingo dira. Ikastaroetara joateko dirulaguntzak daude. Matrikula zabalik dago www.ueu.eus web gunean.
Bilkura UEUko Informatika sailak, Miramon Enpresa Digitalak eta Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak antolatu dute eta maiatzaren 17an izango da, Donostiako Miramon Teknologi Elkargunean. Hamaikagarren edizioko gai nagusia Burujabetza Teknologikoa izango da, eta aurrekoetan bezala, esperientziak trukatzea eta elkarlanerako espazioak ere sortu nahi dira. Egun berean III. Euskarazko Internet Eguna ospatuko da, PuntuEUS Fundazioarekin elkarlanean. Matrikula doan da baina izena eman behar da www.ueu.eus helbidean.
Udako Euskal Unibertsitateak Artizarra.eus plataforma berria sareratu du. Euskal ikerlari eta profesionalen arteko harremanak erraztea du helburu erreminta berriak. "Euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionala" izan nahi du Artizarrak.
UEUk eskaintza berezia egin du Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko: gaur liburu guztiak ERDI PREZIOAN eskuratu ahal izango dituzu denda birtualean.
Azken bi urtetako bideari jarraituz, aurten ere UEUk eta Nafarroako Hezkuntza departamenduak hitzarmena sinatu dute Nafarroan euskarazko formazioa sustatzeko helburuarekin. Akordio honen baitan UEUk 14 ikastaro prestatu ditu, guztiak DOAN. Lehentasuna Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute.
Kepa Sarasola Gabiola (Begoña, 1958) da larunbataz geroztik UEUko zuzendari berria. Zientzia Fisikoetan lizentziatua, doktore informatikan, UPV/EHUko informatika irakaslea eta euskararen prozesamendu automatikoa lantzen duen Ixa Taldearen sortzaileetako bat da. 1980. urtetik UEUn lanean dabil, eginkizun desberdinetan. Ilusioz hartzen du kargu berria. UEUren helburuak eta egitekoa ezagutzera emateko dokumentala egin dute, hainbat kideren ahotik.
UEUk bere udaberriko eskaintzaren barnean “Askatasunean hazi, hezi eta bizi” ikastaroa antolatu du Eibarren. Ane Ablanedo Larrion izango da irakasleak . Matrikulazioa zabalik dago.
UEUk bere udaberriko eskaintzaren barnean Euskal paisaien argazkilaritzako ikastaroa ikastaroa antolatu du Getarian. Asteburu batean, martxoaren 24 eta 25ean, goiz eta arratsaldez larunbat-igandea. Mikel Castellano Rodriguez argazkilaria izango da irakaslea. Matrikulazioa zabalik dago martxoaren 9a arte.
UEUk bere udaberriko eskaintzaren barnean "Hizkuntza-praktika ekologikoak: zer egin haur eta gazteak euskaraz bizitzeko?" ikastaroa antolatu du Iruñean. Ainhoa Lasa eta Itsaso Olaizola izango dira irakasleak . Matrikulazioa zabalik dago.
UEUk bere udaberriko eskaintzaren barnean "Tribuaren berbak" sekuentzia didaktikoak gelan erabiltzeko jarraibideak" on-line ikastaroa antolatu du. Kike Amonarriz izango da irakaslea. Matrikulazioa zabalik dago.
UEUk bere udaberriko eskaintza aurkeztu du. Otsaila eta maiatza bitartean 16 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren, Iruñean eta on-line. Matrikula zabalik dago.
UEUk eta Azpeitiko Udalak "Bullyingaren mugak gainditzen" jardunaldia antolatu dute. Topaketa hau azaroaren 24an egingo da Azpeitian, eta bullying gaiaren inguruan lan egiten duten agenteak bildu nahi dira komunitate moduan gai honetan nola eragin daitekeen hausnartzeko. Izena emateko epea zabalik dago: www.ueu.eus.
UEUk eta GISLANek “Geomatika eta inteligentzia espaziala 2017” jardunaldia antolatu dute. Topaketa hau azaroaren 17an egingo da, Donostiako Tabakaleran. GIS akronimoarekin ezagutu ohi dena da jardunaldi honek mintzagai izango duena. Matrikula DOAN da, baina izena eman behar da.
UEUk GeoGebra erabiltzaileen I. topaketa antolatu du NUPekin batera. Jardunaldia azaroaren 4an izango da Iruñean, NUPeko kanpusean. Topaketa DOAN da, baina izena eman behar da: www.ueu.eus.
Adingabeak eta Internet, Prozedura feministak… 22 ikastaro prestatu ditu UEUk udazken honetan on-line, Eibar, Iruñean eta Azpeitian. Matrikula dagoeneko zabalik dago. Ikastaro guztiak euskaraz dira eta edozeinek parte hartu dezake.
UEUk ikasturte honetan euskarazko 3 Berezko Titulu sustatu ditu UPV/EHUren eskaintzaren barnean aditu euskaldunak formatzeko helburuarekin: IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, Lurraldea eta Hizkuntza eta Itzulpengintza eta teknologia. Azken biak online dira. Izena emateko epea irailaren 22an bukatzen da.