Teknologia albisteak

UEU

Erabiltzailearen aurpegia

Udako Euskal Unibertsitatea

Erabiltzailearen jarduna

“Lurraldea eta Hizkuntza: Oraina & Geroa” jardunaldiak maiatzaren 12an

2016-04-30 : 09:59

Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk “Hizkuntza eta Lurraldea. Oraina & Geroa” jardunaldiak antolatu dituzte hirugarren urtez. Edizio honetan Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) tresnaren oraina eta etorkizuna irudikatu nahi da, esperientzia zehatzak aurkeztuz, balizko kalteak apaltzeko neurri zuzentzaileez hausnartuz, eta ELE tresnaren txertaketa legal posiblea iradokiz. Honokoarekin hiru urteko zikloa itxi egiten da, eta antolatzaileek egindako lanak ondarea utzi duela azpimarratu dute. Matrikula doan da. Izena emateko: www.ueu.eus

UEUren liburuak erdi prezioan lau egunez

2016-04-22 : 12:53

UEUk eskaintza berezia egingo du apirilaren 22tik 25era bitartean (biak barne) liburuaren nazioarteko eguna ospatzeko: liburu guztiak ERDI PREZIOAN eskuratu ahal dituzu gure denda birtualean.

UEU irakasle bila dabil PREST_GARA 16/17 programarako

2016-03-26 : 14:33

Udako Euskal Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak argitaratutako PREST_GARA deialdian parte hartuko du; hain zuzen, Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko ikastaroak eskainita. Horrenbestez, datorren 2016/2017 ikasturtean, UEUrekin batera irakasle lanetan aritzeko interesa dutenen bila ari dira. Hortaz, curriculuma baloratuko den arren, interesa daukan edonor aurkez daiteke irakasle izateko. Halere, honako baldintzak bete beharko ditu: euskalduna izatea (hots, euskaraz irakasteko gaitasuna izatea), eta aukeratutako ikastaroaren gaian eskarmentua izatea.

Esatearen ederra: testu idatzietan oinarritzen diren ahozko jardunbideak lantzeko ikastaroa

2016-03-08 : 08:25

Julia Marin izango da UEUk antolatu duen ikastaro honetako irakaslea. Gaur egun, gero eta ohikoagoak dira testu idatzietan oinarritzen diren ahozko jardunbideak. Halakoetan, hizlariak oso kontuan hartu beharra dauka entzuleak lehen kolpean ulertzeko moduan esan behar duela mezua. Profesionalek, oro har, nork bere aldetik landu ohi du testua, irizpiderik gabe, sen eta intuizio hutsean oinarriturik, eta horrek, sarritan, gaztelaniarekiko morrontza dakar berekin, baita jardun artifiziala ere. 18 orduko ikastaroa, ostegun arratsaldetan, UEUren egokitzan, Eibarko Markeskoa Jauregian.

Sormena, kantagintza, sare sozialen erabilera… 15 ikastaro prestatu ditu UEUk udaberriko eskaintzan

2016-02-12 : 08:30

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) udaberriko eskaintza aurkeztu du, on line eskaintzari garrantzi berezia emanez. Otsaila eta maiatza bitartean 15 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren, Gasteiz, Iruñea eta on line. Euskarazko erreferentzia akademikoa izan nahi du UEUk. Matrikula zabalik dago.Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntzak eskaintzen ditu ikastaroetan parte hartzeko.

Azken egunak Natur Zientzien 2. Topaketan izena emateko!

2015-11-17 : 10:26

UEUren Natur Zientzien sailak eta EuskalNatura taldeak antolatuta, Natur Zientzien II. Topaketa ospatuko da azaroaren 28an eta 29an, Donostiako Eureka! Zientzia Museoan (#NZ2Topa). Topaketak Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izan nahi du. Izena emateko epea laster bukatuko da. 

Raspberry Pi tailerra azaroaren bukaeran

2015-11-16 : 17:19

UEUk "Raspberry Pi tailerra: irakaskuntzarako baliabide berria" antolatu du azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, 2an eta 3an Eibarren. Raspberry Pi proiektuak oso konputagailu merkea garatzea zuen helburu, baita lortu ere.

Natur Zientzien 2. Topaketa aurkeztu dute (azaroaren 28 eta 29)

2015-11-08 : 09:19

UEUren Natura Zientziak Sailak eta EuskalNatura taldeak antolatuta, datorren azaroaren 28 eta 29an Natur Zientzien 2. Topaketa egingo da Donostiako Eureka! Zientzia museoan. Bilkura honen helburua naturaren inguruan lanean dabiltzan aditu eta naturazaleen elkargune bat sortzea da. Gai eta partaideen artean diziplinartekotasuna eta dibertsitatea bilatu dute. Euskal Herri mailako alorreko aditu esanguratsuak bilduko ditu topaketa honek.

Code.org euskaratzeko maratoia

2015-11-03 : 15:17

UEUk eta UPV/EHUko Informatika Fakultateak elkarlanean Code.org euskaratzeko maratoia antolatu dute larunbat honetan.

w.ueu.eus

UEUk aholkulari pedagogikoa behar du

2015-11-03 : 08:32

UEUk AHOLKULARI PEDAGOGIKO BAT behar du Eibarko egoitza akademikoan lan egiteko.

Informatikari Euskaldunen X. Bilkura (azaroak 12an) aurkeztu dute

2015-10-29 : 08:38

Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin? Izenburu horrekin aurkeztu dute Informatikari Euskaldunen X. Bilkura UEUk eta Miramon Enpresa Digitalak. Azaroaren 12an izango da, Donostiako Miramon Teknologi Elkartegian. Hamargarren edizioko gai nagusia robotika izango da, eta horrez gain, esperientziak trukatzea eta elkarlanerako espazioak sortzea dira lortu nahi diren beste helburuak. Matrikula doan da baina izena eman behar da www.ueu.eus helbidean.

Natur Zientzien 2. topaketan posterrak aurkezteko deialdia azaroaren 6an bukatzen da

2015-10-26 : 12:43

UEUren Natur Zientzien sailak-Euskalnaturak antolatuta, Natur Zientzien II. Topaketa ospatuko da 2015eko azaroaren 28an eta 29an, Donostian. Bertan posterrak aurkezteko epea azaroaren 6an bukatzen da.

 

UEUren liburu-elektronikoak 5 eurotan aste honetan

2015-09-28 : 14:49

Ikasturte hasiera honetan, UEUk eskaintza berezia egingo du ikasleek, irakasleek eta interesa duen orok prezio merkean eros ditzaten testu-liburuak. Irailaren 28tik urriaren 4ra iraungo du eskaintza honek eta ondoko liburu-elektronikoak 5 eurotan eskuratu ahal izango dituzu:

18 ikastaro prestatu ditu UEUk udazken honetarako

2015-09-25 : 09:57

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) bere udazkeneko eskaintza aurkeztu du, on line eskaintzari garrantzi berezia emanez. Urria eta abendua bitartean 18 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren, Gasteiz, Iruñea eta on line. Matrikula zabalik dago.

Mendizaletasunari buruzko graduondoko berria

2015-09-07 : 11:07

UEUk 2015/2016 ikasturterako UPV/EHUrekin elkarlanean sustatu dituen lau graduondoko prest ditu, horietatik bat, mendizaletasunarena, berria. UEUren ildo estrategiko nagusienetako bat da goi-mailako formakuntzaren euskarazko eskaintza sustatzea, euskal gizartearen formazio eta hizkuntza beharrei erantzun eta Euskal Unibertsitatearen ildoa indartzeko asmoz.

UEUk 2015eko liburugintzako deialdia zabaldu du

2015-07-04 : 11:12

UEUk 2015eko liburugintzako deialdia argitaratu du. Deialdi honen xedea, euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzea da, eta horien argitalpenerako, UEUk hainbat urtez egin duen moduan, onartze-prozesuan edukien kalitatea bermatuko duen bide eraginkorra proposatzea. Irailaren 7ra arte dago zabalik proposamenak bidaltzeko epea.

"Biolentzia, bakea eta elkarbizitza: hausnarketarako aukera" ikastaroa

2015-06-23 : 10:14

Ikastaro hau Iruñean eskainiko du UEUk, uztailaren 20 eta 21ean: "Biolentzia, bakea eta elkarbizitza: hausnarketarako aukera" ikastaroa. Matrikula zabalik dago.

“Haurren parte hartzea: hausnarketarako gunea” ikastaroa

2015-06-20 : 09:51

Ikastaroa ekainaren 29 eta 30ean egingo da Eibarren, eta matrikula zabalik dago. UEU, Urtxintxa Eskola eta Txatxilipurdi Elkarteaekin elkarlanean antolatu da.

Hizkuntzalari Euskaldunen II. Topaketa: Eleaniztasunak baditu hamaika aurpegi

2015-06-17 : 09:23

UEUk antolatuta, Hizkuntzalari Euskaldunen II. Topaketa egingo da Eibarren uztailaren 2an. Aurtengo gaia eleaniztasuna eta hizkuntzen arteko harremanak izango dira. Matrikula zabalik dago eta izena emateko aukera daukazu. 

Kazetaritza Digitalerako Tresnak

2015-06-12 : 08:51

Kazetaritza egiteko gero eta tresna digital gehiago daude sarean. Baliabide hauek ezagutzeak aukera berriak eskaintzen dizkie kazetariei, baina ez da erraza tresna digital horien berri izatea. Hori kontutan hartuta, Kazetaritza Digitalerako Tresnak izeneko ikastaro bat antolatu dugu datorren hilabeterako.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››