Martxoaren 14an UZTARO Giza eta Gizarte Zientzien aldizkariaren 100. zenbakia ospatzeko ekitaldia prestatu du UEUk Bilboko Kafe Atzokian, arratsaldeko 18:30etan. Zenbaki biribila aitzakia hartuta, Jokin Apalategiri, UZTAROko zuzendariari, elkarrizketa egin diogu.
1990ean sortu zuen UEUk UZTARO aldizkaria, giza eta gizarte-zientziei buruzko artikuluak argitaratzeko helburuarekin. Orduz geroztik, 500 artikulu baino gehiago eta 773 pertsonek parte hartu dute bertan, eta zalantzarik gabe, alorreko erreferentzia bilakatu da.
UZTARO ahalegin handia egiten ari da kalitatearen bila, lau alorretan arreta berezia ezarriz:
Jokin Apalategi, UZTARO aldizkariko zuzendariaren esanetan, euskal irakasle-ikertzaileen belaunaldi oparoa bezain prestatua, sendo erroturik eta bizirik, ageri da Euskal Herri osoko Unibertsitateetan: "UZTAROren zero aletik 100. alera argitaratu duguna aztertzea aski da giza eta gizarte-zientzietan dagoen euskal produkzioaren osasuna handizki onera joan dela jabetzeko. Nola gaien zabaltasunak hala tratamendu zientifikoak eskatzen dituen planteamendu teoriko, metodologiko eta teknikoetan euskarak sekula ezagutu ez dituen bideak kurritu ditu eta duintasun handiz egin du. Gehiagoz inork ezin du esan euskararentzat bete ezinezko alor zientifikoak existitzen direnik, guri gaztetan esaten ziguten moduan". Irakurri elkarrizketa osoa.
Astearteko ekitaldra etorri nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan!
Erantzun
Sartu